Geologia
Euskal Kostaldeko Geoparkearen geologia askotarikoa da, oso ikusgarria eta ulertzeko nahiko erraza. Ikuspegi zientifikotik Zumaiako flyscha da gure bereizgarri nagusia. UNESCOk eta Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak (IUGS) gure flyscharen nazioarteko garrantzia aitortu dute, baina askoz gehiago dago. Kontsultatu Geoparkeko mapa geologikoa eta geologia-interesguneak.
Gure historia geologikoa
Gure historia geologikoa duela 110 milioi urte inguru hasi zen, eta Bizkaiko golkoa ireki eta ixtearekin, Pirinioak altxatzearekin eta itsasoaren eta euriaren “azkenaldiko” higadurarekin lotuta dago, batez ere.
Koralen itsaso tropikala eta flysch beltza. Behe kretazikoa 115-100 milioi urte
Gure lurraldea itsaso tropikal ez oso sakon batek estaltzen zuen, non koralezko arrezife handiak sortu ziren, gaur egun Geoparkearen barnealdeko mendietako kareharriak eratzen dituztenak. Bizkaiko golkoa irekitzeak mugimendu tektonikoak eragin zituen, eta, ondorioz, azaleko plataforma horiek hautsi eta sakoneko ildo handiak sortu ziren. Ildo horietan jalki zen gaur egun Deba eta Mutrikuko itsaslabarretan ikus dezakegun flysch beltza. Itsas hondo oso ezegonkorra zen, eta horrek sedimentazio oso konplexua eragin zuen, non luizi handiak, itsaspeko arroilak eta deltak, eta aktibitate bolkaniko apur bat bereiz ditzakegun.
Flysch beltza Debako hondartzan.
Sesiarte mendiko arrezife-kareharriak, itsaso tropikal batean eratuak duela 110 milioi urte
Informazio gehiago:
- Behe Kretazikoko koralak eta flysch beltza (gazteleraz)
Interesgune geologikoak:
- 01 Mutrikuko buztin ofita triasikoak
- 02 Andutzeko karbonatozko plataforma
- 03 Saturrarango konglomeratuak
- 04 Mutrikuko amonite erraldoiak
- 05 Alkoleako sedimentu sin-tektonikoak
- 06 Debako septariak
- 07 Ondarbeltzeko seismita
- 08 Aitzandiko flysch beltza
- 09 Debako olistolitoa
- 11 Istiñako paleokarsta
- 64 Lasturko harrobia
- 65 San Blas harrobia
Flyscheko itsaso sakona;
Goi Kretazeoa-Eozenoa / 100 – 50 milioi urte
Bizkaiko golkoaren irekiera moteldu egin zen, eta Geoparkea itsas hondo sakon eta lasaia bihurtu zen. Han pilatu ziren horizontalean gaur egun Deba eta Zumaia artean ikus dezakegun flyscha osatzen duten kareharri, marga eta hareharrizko geruzak. Itsas hondoen pilaketa erraldoi horrek 3.000 metrotik gorako lodiera zuen. Liburu handi bat bezalakoa da, non, orrialdez orrialde, Lurraren historiaren 50 milioi urte baino gehiago jarraian irakur ditzakegun. Zumaiako flyscharen geruzek planeta osoko ikertzaileak erakarri dituzte, horietan gertaera garrantzitsuak erregistratu baitaude; besteak beste, dinosauroen desagerpena, Eozenoaren hasieraren superberotzea eta Milankovitchen ziklikotasun astronomikoa. 2010ean, IUGS erakundeak urrezko bi iltze jarri zituen, bi muga-estratotipo definitzen dituztenak. Hori da gure harribitxi geologiko handia.
K/Pg muga, Algorriko kalan dinosauruen desagerpena markatzen duena.
Informazio gehiago:
- Flyscharen eraketa eta ezaugarriak (gazteleraz)
- Denbora goeologikoaren mugak (gazteleraz)
- K/Pg mugako iraungitze handia (gazteleraz)
- P/E mugako berotze handia (gazteleraz)
Interesgune geologikoak:
- 12 Sakonetako flysch karetsua
- 13 Arantzako portuko flysch hareatsua
- 14 Zumaiako flysch maastrichtiarra
- 15 Algorriko Kretazeo / Paleogeno muga
- 16 Zumaiako ziklikotasun estratigrafikoa
- 17 Selandiarreko oinazpiko estratotipoa
- 18 Thanetiar estratotipoa
- 19 Zumaiako Paleozeno / Eozeno muga
- 20 Itzuruntxikiko flysch Eozenoko turbiditak
- 21 Itzuruntxikiko iknofosilak
- -- Kakuta formazioaren eskistositatea
Pirinioen altxatzea;
Oligozenoa-Pliozenoa / 40 – 2 milioi urte
Iberiar penintsulak bere erloju-orratzen kontrako errotazio-mugimenduarekin jarraitu zuen, eta Eurasiarekin talka egiten amaitu zuen, Bizkaiko golkoa behin betiko itxiz eta Pirinioetako mendikatea altxatuz. Itsasoko sedimentuak tolestura handietan deformatu ziren, eta haustura eta failetan hautsi ziren. Geoparkean, talka handi horrekin lotutako hainbat eskalatako deformazio-egitura garrantzitsu eta askotarikoak identifika ditzakegu.
Aitzandiko puntako tolestura etzana, Debako flysch beltzean
Informazio gehiago:
- Deformazio-egiturak (gazteleraz)
Interesgune geologikoak:
- 22 San Telmoko tolesturak eta failak
- 23 Aizbeltzeko diaklasak
- 24 Mendatako faila-sistema
- 25 Andutzeko faila
- 26 Aitzandi puntako toles etzana
- 27 Sesiarteko antiklinala
Gaur egungo erliebearen eraketa.
Kuaternarioa / 2-0 milioi urte.
Egungo erliebea azken 5 milioi urteetan itsasoak eta euriak eragindako higaduraren emaitza da. Prozesu horien intentsitatea eta izaera oraintsuko klima-aldaketekin eta itsas mailaren aldaketekin lotuta daude. Aldi horretan, hainbat fenomeno garrantzitsu gertatu dira: ibai-sarearen garapena eta haranen ahokadura, itsaslabarren, zabalguneen eta hondartzen eraketa, estuarioen betelana, haitzuloen, pinakuluen eta poljeen eraketa karstikoa, eta, azkenik, landare-estalduraren hazkundea eta giza okupazioa.
Itsaslabarren higadura eta marearteko zabalgunea Sakonetan
Informazio gehiago:
- Itsasertzeko geomorfologia (gazteleraz)
Interesgune geologikoak itsasertzean:
- 28 Itzurungo hondartza
- 29 Pikoteazpiko harri-koskorrezko hondartza
- 30 Sakonetako multzo geomorfologikoa
- 31 Santiagoko dunak eta padura
- 32 Saturrarango hondartza
- 33 Itzuruntxikiko higadura-formak
- 34 Marianton puntako bloke eroriak
- 35 Pikoteko luizi aktiboak
- 36 Baratzazarretako hegal-irristatzea
- 37 Kardalako luizia
- 38 Algorri-Portutxiki marearteko zabalgunea
- 39 Txertudiko Gabarlekuko itsaslabarrak
- 40 Itzurun hondartzako kobazuloak
- 41 Aitzuri lurmuturreko kobazuloak
- 42 Mendatako bailara zintzilikatua
- 43 Deba ibaiaren estuarioa
Interesgune geologikoak karstean:
- 44 Astigarribiako pinakulu-motako karsta
- 45 Ermitia Bekoa haitzuloa
- 46 Praileaitz haitzuloa
- 47 Sasiolako meandroa
- 48 Kiputzeko aztarnategi kuaternarioa
- 49 Olazko poljea
- 50 Kobaldeko sarbegia
- 51 Kobetako sima
- 52 Lasturko poljea
- 53 Arbil mendiko lapiaz estalia
- 54 Sesiarteko lapiaza
- 55 Pagatzako barrunbe handia
- 56 Ugarteberriko erreka ahokatua
- 57 Lasturko dolinen lerrokatzea
- 58 Ugarteberriko haitzuloa
- 59 Andutz mendiko dolinak
- 60 Sasiolako iturburua
- 61 Aixako haitzuloa
- 62 Salbatoreko pinakulu karstikoa
- 63 Usarroako iturburua
- 64 Deba ibaiko paleoterraza
Mapa geologikoa eta geologia-interesguneak
Euskal Kostaldeko Geoparkearen ondare geologikoa 65 geologia-interesgunek osatzen dute. Interes geologikoko lekuen inbentarioak funtsezkoak dira gure geodibertsitatea kudeatzeko eta kontserbatzeko. Geologia-interesguneen balorazio kuantitatiboa egiteko, Geoparkeak metodologia propioa landu zuen. Metodologia horrek toki bakoitzaren interes zientifikoa, erabilera-potentziala eta kalteberatasuna aztertzen ditu, eta horietako bakoitzerako kudeaketa-neurriak proposatzen ditu.
Deskargatu Geoparkeko mapa geologikoa eta geologia-interesguneak

Inbentarioari buruzko informazio gehiago:
Deskargatu Euskal Kostaldeko mapa geologikoa