Zumaia, Deba eta Mutrikuko Udalek, bazkide sortzaile gisa, 2009ko azaroaren 16an eratu zuten Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkartea, Geogarapen, Euskal Kostaldeko Geoparkea kudeatzeko eta garatzeko.
Helburuak
Elkarteak honako helburu hauek ditu:
- Lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua, lurralde horretako balio geologikoak, naturalak eta kulturalak babestuta bereziki, lurraldean bizi diren pertsonentzako mesedegarri diren ekintzak garatuz eta jarduerak abian jarriz.
- Lurraldearen ondare naturala babestea eta zaintzea, garantzi berezia emanez ondare geologikoari, baita baliabide gisa balioa ematea ere, lurralde horretako herritarren garapen ekonomikoa eta soziala lortzea helburu izanik.
- Lurreko zientziak lurraldean sustatzea ikerketaren, hezkuntzaren (arautua eta arautu gabea) eta hedapenaren eremuetan, baita beste natur zientziak eta ingurumen-zientziak bultzatzea ere.
- Ondare kulturalari balioa ematea, hura dinamizatzea, berreskuratzea eta hedatzea.
- Ondare kulturalarekin −materiala eta ez-materiala− lotutako jarduerak (tradizioak, ohiturak, lanbideak, ahozko memoria, sormen artistikoa eta abar) sustatzea eta egitea, betiere ondare geologikoarekin, paleontologikoarekin eta arkeologikoarekin lotura handiena duten jarduerei lehentasuna emanez.
- Ingurumen-arloko hezkuntza sustatzea, lurraldearen berezko balioak kontuan hartuz bereziki.
- Natura-turismoa sustatzea, bereziki bere balio geologikoak kontuan hartuta, baita kultura-turismoa sustatzea ere; hori guztia iraunkortasun-esparruaren barruan.
- Turismo-kultura ez ezik lurraldearen eskaintza ere hobetzea.
- Geoparkeen helbururekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak dinamizatzea, tokiko produktuekin lotutako ekimenak babestuz bereziki.
- Eta beste erakunde batzuekin lankidetzan jarduteko ekintzak sustatzea eta egitea, elkartearen helburuak sustatzen lagun dezaketen ekintzak, alegia.
Bazkideak
Egun, honako bazkideek osatzen dute Elkartea:
- Zumaiako Udala
- Debako Udala
- Mutrikuko Udala
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Eusko Jaurlaritza
- UNESCO Etxea
- Aranzadi Zientzia Elkartea
- Debemen, Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartea
- Urkome, Urola Kostako Landa Garapenerako Elkartea
- Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
- Urola Kostako Mankomunitatea
Gainera, Geogarapen Elkarteak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lankidetzarako hitzarmena sinatu du, bientzat interesekoak diren gaiak elkarlanean garatzeko.
Lan-lerroak
Geoparkearen kudeaketa Plan Estrategikoan oinarritzen da. Geogarapen Elkarteak 2016-2020 Plan Estrategikotik urteko gestio planak aurrera eramaten ditu, hurrengo lan ildoak garatuz.
- Zientzia, kultura eta hezkuntza
- Geologia eta Lurraren Zientzien ikerketa eta dibulgazioa
- Aurre historia eta ondare arkeologikoaren ikerketa eta dibulgazioa
- Itsas ondarearen dibulgazioa
- Ondare ukiezinaren dibulgazioa
- Ingurumen hezkuntza
- Geoturismoa
- Baliabide eta produktu geo turistikoak
- Promozio eta merkaturatzea
- Adierazle turistikoak
- Lurraldea eta kontserbazioa
- Ibilbideen diseinua
- Mugikortasun jasangarria
- Interpretaziorako azpi egiturak
- Irisgarritasuna
- Ondare natural eta bestelako ondarearen babesa eta kontzerbazioa
- Komunikazioa eta gestioa
- Planifikazioa, antolakuntza eta kudeaketa orokorra
- Asanblada Orokorra eta Zuzendaritza Batzordearen indartzea
- UNESCO eta EGNekin harremanak
- Komunikazio estrategikoa
- Bertako garapena eta jasangarritasuna
- Garapen ekonomiko eta enplegurako Plan Nagusia
- Lehen sektoreari bultzada
- Geopakezaleak
- Europako Geoparkeen Astea birformulatu