Geoparkearen entitate laguntzaile dira kalitate eta etengabeko hobekuntza prozesuetan murgilduta dauden turismo arloko entitate eta enpresak, Deba, Mutriku eta Zumaiakoak. Eskaintzen dituzten zerbitzuak eta produktuak ikuskatuak izan dira. Era berean, entitate hauek Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkearekiko zein jasangarritasunarekiko konpromiso irmoa berretsi dute, Turismo Jasangarriaren Europako Kartaren ildotik.
Bila ezazu Geoparkearen entitate laguntzaile diren enpresek bakarrik duten logo edo plaka bereizgarria:
Geoparkearen entitate laguntzaile diren enpresen zerrenda ikusteko, egin klik dagokion estekan: