Geoparkearen 90 km2-etan zehar talaia zoragarriak daude, Geoparkea begiztatzeko leku ezin hobeak. Mahai panoramikoen eta asko zaindutako beste interpretazio-elementu batzuen bidez, ikusten ari zaren paisaia ulertzen lagunduko dizugu, baita nola osatu den azaldu ere. Begiratoki horiek gehienez ere 10 minutura daude hurbileneko aparkalekutik oinez joanda.
Deba-Zumaia Paisaia Natural Babestuaren bihotzean dagoen begiratoki bikaina. Elorriagako atsedenlekutik oinez abiatu behar da, Geoparkearen barrualdeko bista bikainez gozatuz. Lur-irristatze handi batetik 100 metro baino gehiagora zintzilikatutako egurrezko plataforma handi honetatik, Geoparkeko itsaslabar garaienen eta marearteko zabalgunearen panoramika polita dago.
Debatik Sasiolara doan errege-bidean egurrezko plataforma bat aurkituko dugu Deba ibaiaren meandroaren gainean zintzilik eta harkaitzezko piramide handiz inguratuta. Geoparkeko karst pinakularra da. Hemen daude gizakiek 200.000 urtez baino gehiagoz okupatu zituzten haitzuloak. Sartu Historiaurreko Bailaran!
Zalantzarik gabe, Geoparkean nahitaez ikusi behar den eta jende gehien bisitatzen duen lekuetako bat da. Itsasbazterreko ikuspegi ikusgarriak ditu, bereziki itsasbehera denean. Gainera, mundu mailako interes geologikoko tokirik garrantzitsuenetako bat ere bada, eta Lurraren historiako gertaera garrantzitsuenetako bat ezagutzeko aukera emango digu: duela 66 milioi urte gertatutako dinosauroen desagerpena.
Hau da Geoparkeko kostaldeko zatirik basatiena. Hemen flyscha higatu egin da, eta sarrera zaileko kala txikiak eta itsaslabar handiak sortu dira. Sakoneta beste planeta bateko toki bat da. Itsasbehera dagoenean, euskal kostaldeko paisaiarik harrigarrienetako batez gozatzeko aukera izango duzu.
Aitzuriko hormatzar handiaren gainean dagoen begiratoki hau benetan liluragarria da. Altuera honetatik euskal kostalde osoko aparteko ikuspegiak daude, bereziki Sakoneta hondartzakoak. Hemendik, kostaldearen higadura-dinamikak eta itsaslabarren eta marearteko zabalgunearen eraketa ikusi eta uler ditzakegu.
Solozabal pasealekuaren goialdean dagoen hiri-begiratokia, Lapari hondartzara begira. Flysch beltza, Geoparkeko flyschik zaharrena, ikusteko eta ezagutzeko punturik hoberena da. Anima zaitez Behe Kretazeora bidaiatzera eta koralen itsaso tropikal batean eta itsaspeko kono handietan murgiltzera.
Saturrarango hondartzak Geoparkearen amaiera markatzen du mendebaldetik, eta zoragarria da. Ilargi-erdi formako hondartza liluragarri honetan, Landetako harri-koskorrak aurki ditzakegu. Bizkaiko golkoaren irekiera zen. Gure itsas hondoa hautsi egin zen, eta itsaspeko arroilak sortu ziren, eta handik harkaitz ugari erortzen ziren.
Olatz bailara desberdina da. Sakonune handi batean sartzen gara, mendi piramidalez inguraturik, non euskal baserriaren tradizioa oraindik errealitate bat den. Bertako baserrietatik ibil zaitezke eta, hiru begiratokiak baliatuz, naturaz gozatu eta sakonune karstiko handi hau nola sortu zen uler dezakezu.
Lasturreko bailara nahitaezko bisita da Geoparkearen barnealdea ezagutzeko. Hegoaldeko sarreran, begiratokian gelditu gaitezke, sakonune handi eta luze honen eraketa ikusteko eta ulertzeko. San Nikolas auzoraino jarraituko dugu, eta, han, plazak eta errotek bertako kultura eta tradizioetara hurbilduko gaituzte.
Talaia natural nagusia, Euskal Kostaldeko Geoparkea 360 graduko begirada bakarrean ezagutzeko. Ermitak eta haren inguruko elementuek balio handia dute paisaiaren eta artearen aldetik, eta argazki zoragarriak ateratzeko aukera ematen dute. Flyscharen ibilbideko GR 121ean bertan dago.
Begiratokien ibilbidearen mapa osoa: