Geoparkeko 13 kilometroko itsaslabarrek haitz-geruzek osatutako formazio ikusgarria gordetzen dute, Flysch izenekoa. Entziklopedia baten antzera, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiago irakur daitezke bertan. Bisitariak itsaslabarretan oinez ibil daitezke edota itsasontzian ibilaldi ederra egin, denboran zehar bidaiatzeaz gainera hainbat aurkikuntza egiteko, esaterako, geruza horien artean dinosauroen desagerpenarekin zuzenean lotutako lerro beltz eta mehe bat ikusi ahal izango dugu.
Kostaldetik barrualdera joanda, Karstaren mundua aurkituko dugu. Denbora hemen betirako gelditu dela dirudi. Bertan, Europako herri zaharrenetakoaren kultura eta ohiturak ezagutu ahal izango ditugu. Han-hemenka dauden kobazuloetako asko gure arbasorik urrunenen bizileku izan ziren, horien artean, Ekaingo kobazuloa, Gizateriaren Ondare izendatua.
Gipuzkoako kostaldean dago kokatuta, bere mendebaldeko muturrean. Euskal Kostaldeko Geoparkeak liluratu egingo zaitu. Hemen denbora, lurra, bizitza eta gure espezie propioa dira protagonista. Zatoz eta deskubritu ezazu!
2024-12-18