Non gaude

Debako, Mutrikuko eta Zumaiako herriek osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea. Euskal Herriko kostaldearen erdialdean kokatzen dira, Gipuzkoako itsasertzaren mendebaldeko muturrean. Lurraldeak, ekialdean, Getariarekin egiten du muga, hegoaldean Aizarnazabal, Zestoa, Azpeitia, Azkoitia eta Mendarorekin, Gipuzkoako udalak denak ere, eta mendebaldean, Bizkaia aldean, Ondarroarekin.

Deskargatu Geoparkeko LIBURUXKA TURISTIKOA (PDF).


NOLA IRITSI:

Hegazkina: Sei nazioarteko aireportu daude Geoparketik ordubete baino gutxiagora: Bilbo (BIO), Gasteiz (VIT), Donostia (EAS), Iruña (PNA), Biarritz (BIQ) eta Santander (SDR).

Trena: Bilbo eta Donostia lotzen ditu Euskotren-ek eta Geoparkeak Zumaia eta Deban ditu geltokiak.

Autobusa:   Donostialdetik, Zarauztik, Eibartik eta eskualdeetako autobusen bidez iritsi daiteke Deba,Mutriku eta Zumaiara.

Ibilgailu pribatua:

  • A-8 autobidea (E-70) Bilbo-Behobia (Frantziako muga), Kantauriko autobidetik mendebalderantz jarraitzen duena, Kantabria eta Asturiaserantz, eta geoparkeko lurralde osoa zeharkatzen duena.
  • Eibar-Gasteiz AP-1 autobidea, A-8a N-1ekin lotzen duena, geoparkeko lurraldean zehar.
  • Donostia-Bilbo N-634 errepidea, lurraldea zeharkatzen duena.

NON APARKATU:

DEBA (deskargatu mapa)

MUTRIKU (informazioa

ZUMAIA  (mapa udaberria/udazkena 2021)