Proiektuak eta ekimenak

Urte osoan zehar, Geoparkeak dibulgazio-jarduera ugari antolatzen ditu, Geoparkearen ondare naturala eta kulturala ezagutarazteko eta biztanleen parte-hartzea sustatzeko.

Europako Geoparkeen Astea

Europako Geoparkeen Sareko ekimen bat da, urtero maiatza bukaera eta ekaina hasiera artean ospatzen da Geoparke guztietan aldi berean. Dibulgazioa du helburu eta bereziki herritarrentzat antolatutako programak izaten dira, hitzaldiak, erakusketak, irteera gidatuak, umeentzako ekitaldiatk etab.

Azkenengo urteetan Estatuko beste Geoparkeekin batera egiten da promozioa, Geoparkea kalera atera eta urte guztian zehar egiten dituzten lanen berri emateko. Geoparkeko biztanleen parte hartzea bultzatzen du bien arteko gertutasuna eta konpromesua indartzeko.

The First 100 - IUGS Geological Heritage Sites 2022

Kongresua Euskal Koataldeko Geoparkean egingo da, Zumaian, urriaren 25etik 28ra eta bertan aurkeztuko dira mundiko lehen 100 interesgune geologikoak. Izen ematea eta informazio guztia hemen.   

Karstaren Jaialdia: harria eta herria 2021

 

Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbidea 2016-2020

Edozein Geoparkeren izaeran elkar lana dago eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak bereziki lantzen du sare lana. Europako beste lurralde batzuekin batera geoturismoa bultzatzeko proiektu honek Europako finantziazioa lortu du Interreg programaren bitartez. Aukeratu ezazu geoturismoa egiteko toki egokiena eta ezagutu Interreg programa eta Atlantic Geoparks proiektuaren inguruko xehetasunak.

Hauez gain, beste hainbat bilera, ekitaldi eta kongresu antolatu dira:

  • 2020. SEP XXXVI. Paleontologia jardunaldiak
  • 2018. Euskadiko III. Geodibertsitate jardunaldiak
  • 2016. Europako Geoparkeen Sarearen 37. koordinazio batzarra
  • 2015. SGEren Ondare Geologikoari buruzko XI. Jardunaldiak
  • 2014. “XVIII Simposio AEPECT” landa irteera
  • 2010. Paleozenoko estratotipoak jartzea
Geoparkeari buruzko azken albisteak

Jaso epostaz gure buletina