Europako bederatzi Geoparke, horien artean, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Geoparke izateko bi hautagai eta Trás-os-Montes e Alto Douro-ko Unibertsitatea (Portugal) elkarlanean ari dira nazioz gaindiko ekonomia, kultura eta turismo iraunkorraren garapen proiektu honetan.
Natura eta geologia batzen dituen helmuga zoragarriez osatutako ibilbide ikusgarria erakusten duen dokumental batean hartu dugu parte berrikki. Ausar zaitez isurialde atlantikoko 12 paisaia ikusgarri ezagutzera, bat egin tokiko kultura aberatsarekin eta murgil zaitez esperientzia ahaztezin batean dokumental konpletu honen bidez (euskarazko azpitituluekin).
Natura eta geologia batzen dituen helmuga zoragarriez osatutako ibilbide ikusgarria zain duzu isurialde atlantikoan. Nazioz gaindiko ibilbide hau Irlanda eta Erresuma Batuan hasi, eta Frantzia, Portugal eta Espainiatik igaro ondoren, Lanzarote eta Azore uharte ezkutuetaraino iristen da. Ausar zaitez 12 paisaia ikusgarri ezagutzera, bat egin tokiko kultura aberatsarekin eta murgil zaitez esperientzia ahaztezin batean.
Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbideak hainbat lurralde, herrialde, habitat, hizkuntza eta kultura ezagutzera eramaten gaitu. Helmuga zoragarri hauek eginkizun indartsu batek lotzen ditu: bisitariei kalitate goreneko esperientziak eskaintzea; tokiko ekonomiaren eta kultur jardueren bizitasuna indartzen lagunduta, horrela, paisaia natural paregabe eta zirraragarriak babesteko.
Historia zahar eta garaikidea
Helmuga bakoitzak isurialde atlantikoko bizitzaren historiaren kapitulu bereizgarri eta liluragarri bat dakar. Urteetan zehar indar naturalak, paisaiak, jendea, kulturak eta bizimoduak elkarren artean lotu dira; esparru horiei forma fisikoa, esanahia eta misterioa emateko. Orain, helburu nagusia da geologikoki aberatsak diren eta biodibertsitate handia duten lurralde horiei bizia ematea eta bisitarien esku jartzea.
Zure zain dago
Gaur egun, leku zoragarri hauetako turismo iraunkorraren eskaintza; tokiko nekazari, artisau, ekintzaile, artista eta elikagai ekoizleekin bat dator. Sortu berri den Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbide honen bitartez, inoiz ahaztuko ez dituzun lurraldeak ezagutu eta sentitu ahal izango dituzu.
Nortzuk dira partaideak?
Arouca UNESCO Munduko Geoparkea | Portugal
Azores UNESCO Munduko Geoparkea | Portugal
Fforest Fawr UNESCO Munduko Geoparkea | Erresuma Batua
Marble Arch Caves UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
Euskal Kostaldeko UNESCO Munduko Geoparkea
Lanzarote eta Chinijo uharteetako UNESCO Munduko Geoparkea | Espainia
Kantabriako Udalerri Iraunkorren Mankomunitatea | Espainia
Armorique eskualdeko Parke Naturala | Frantzia
North Pennies AONB elkartea | Erresuma Batua
The Burren and Cliff of Moher UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
Copper Coast UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
Trás-os-Montes e Alto Douro unibertsitatea | Portugal