Europako Geoparkeen Astearen 12. edizioa egingo da Geoparkean

2021-05-24

Egitasmo hau Europako UNESCOREN Munduko 88 geoparkeetan egingo da aldi berean, tokian tokiko ondarea ezagutzera eman eta babesteko mezua helaraziz.

Maiatzaren 25etik ekainaren 6ra bitarteanEuropako Geoparkeen Astea ospatuko du Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak Deban, Mutrikun eta Zumaian. Ekimen hau Europan egun dauden 88 geoparkeetan egingo da aldi berean, tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera eman eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburuarekin.

“Karst and caves" izenburu pean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak adin guztietako herritarrei zuzendutako egitaraua prestatu du, zientzia, kultura eta natura ondarea ardatz hartuta: espeleologia irteera, hitzaldi bat, mendi ibilaldia, familian egiteko ekimena edota ate irekiak Nautilus Ikerketa eta Didaktika Gelara, besteak beste. 

Leire Barriuso, Geoparkeko kudeatzailearen esanetan “COVID-19a dela eta, aurtengo programa mugatu egin behar izan dugu”, hala ere, “parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzeko beharrezko protokolo eta neurri guztiak aplikatuko dira ekintza guztietan” azpimarratu du Barriusok.

Jarduerak Deban, Mutrikun eta Zumaian egingo dira eta doakoak izango dira. Geoparkeak parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die herritarrei. Animatu!

PROGRAMA ETA IZEN EMATEAK HEMEN

Geoparkeak etengabeko jarraipena egingo du sare sozialetan; Twitterren, Facebooken eta Instagramen egitasmo honi buruzkoak #EGNWeek21 traolarekin ikus daitezke.

Europako Geoparkeen Astearen 12. edizioa egingo da Geoparkean