Surfa

Geoparkea surfa praktikatzeko toki paregabea da. Itzurungo hondartza, Zumaian, Santiago Deban edota Alkoleako kala Mutrikun, esandakoaren adierazle dira.

Hondartza eta surfaren kultura oso errotuta dago euskal kostaldean. Urte guztian praktikatu daiteke kirol hau hiru hondartzatan.

Zumaia

Mareen arabera aldatzen diren eskuinaldeko eta ezkerraldeko olatuak ditu Itzurungo hondartzak. San Telmo hondartzaren mendebaldeko zonak maila aurreratuagoa eskatzen du, harea eta arroka hondoak dituelako.

Bertan, itsasgora dagoenean, itsaslabarrean erreboteak sortzen dituen ertza eratzen da, bodyboarder-en gozamenerako aldapa bikainak sortuz. San Telmo hondartza honetan, flyscharen eredu ederrak aurkitzen ditugu, balio zientifiko eta edertasun handiko eraketa geologikoak, euskal kostaldeko zonalde honetan ugariak direnak.

  • Olatu mota: Beach break / Gailur anitzekoa
  • Marea: Denak
  • Haizea: Hego - hego-ekialdekoa
  • Swell: Iparraldea- Metro batetik aurrera
  • Beharrezko maila: Hasiberria / Ertaina
  • Zerbitzuak: Zerbitzuak eskaintzen dituen hondartza da, dutxak, iturriak, aldagelak, surf eskola eta sorospen-zerbitzua hala nola udako txiringitoa; hondartzatik hurbil aurkitu ahal ditugu turismo-bulegoa, surf denda eta gune berdeak.

Deba

Debako hondartzan dago euskal kostaldean aurki dezakegun olatu handienetako bat. Sorgin-Zulo izenez ezagutzen da eskuin olatu hau, indar handikoa da, 5 metroraino irits daiteke. Neguko hitzordu saihestezinetako bat.

Arroka eta hareazko hondoak are arriskutsuagoa egiten du. Itsasoa urriagoa den egunetan, gailurrak hondartzan zehar eta ertzetik hurbilago egoten dira, eta egin horretan dauden hondoen arabera surf saio onak eman ditzakete. Debak bertako surf klub bat dauka.

  • Olatu mota: Point break / eskuinaldekoa
  • Marea: Ertaina
  • Haizea: hego - hego-mendebaldea - hego-ekialdea. ;
  • Swell: Ipar - ipar-mendebaldea - hego-ekialdea
  • Beharrezko maila: Aditua
  • Zerbitzuak: Parking bikaina, itsas-pasealekua, dutxak, iturrak, jatetxeak eta ostatu hurbilak, turismo-bulegoa, surf denda, ekola eta gune-berdeak.

Mutriku

Alkoleako kala, edertasun handiko arroka-kala, Mutriku eta Deba artean kokatzen da. Bertako ezkerraldeko olatua oso bizia da, kalitatezko point break bat, eta bere take off kritikoagatik da ezaguna. Olatu honetara itsaslabarraren goiko aldetik iristen da eta errepidetik ikus daiteke.

  • Olatu mota: Point break / Ezkerraldekoa
  • Marea: Ertaina
  • Haizea: Hego - hego-ekialdea
  • Swell: Ipar - Ipar-mendebaldea. 3 metrotik aurrera.
  • Beharrezko maila: Ertaina / Aditua
  • Zerbitzuak: Parking hurbila eta pic-nic gune nahiko berria ditu erabilgarri.

 

Informazio gehiago: Surfing Euskadi