Turismo iraunkorreko Europako hogei teknikari inguru etorriko dira Geoparkera

2011-11-25

Azaroak 24 eta 25ean izango da ERNEST, European Research Network on Sustainable Tourism, Europako proiektuaren zortzigarren bilera orokorra Euskadin. Proiektu hori Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren 2010-2013 Euskadiko Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren testuinguru estrategikoan jasota dago.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, harrera egingo die bi egunez turismo iraunkorreko Europako hogei teknikari ingururi.

Proiektuaren helburu nagusia Euskal Turismoaren garapen iraunkorrean aurrera egitea da, nazio mailako eta eskualde mailako ordezkarien arteko koordinazioa eta lankidetza bultzatuta; horretarako, turismoaren ikerketa ahalbidetu beharko da, bereziki turismo iraunkor eta lehiakorrarena, Europa mailan politikak garatzeko eta gobernantzan eragina izan dezan.

Era berean, eskualde mailako sare zehatzak (dauden eskualde mailako eragileekin) ari dira sortzen, turismo iraunkorra hainbat arlotatik lantzeko, esaterako, hauetatik: garraioa, ingurumena, nekazaritza, zientzia sozio-ekonomikoak eta giza zientziak edo osasuna.

Euskadin, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia da proiektuaren buru, CICtourGUNE Turismoaren alorreko Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren lankidetzarekin eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren euskarri metodologikoarekin.

Bilera bi egunetan egingo da, azaroaren 24an eta 25ean, Gasteizko Europa Kongresuen eta Erakusketen Jauregian, eta gainera, Euskadiko turismo iraunkorraren adibide gisa bi bisita egingo dira.

  • Vitoria-Gasteiz: Green Capital 2012 (Gasteizko Kongresu eta Turismoaren lankidetzarekin).
  • Euskal kostaldeko Geoparkea (GEOGARAPEN Euskal Kostaldearen geoparkea kudeatzeko elkartearen lankidetzarekin).
None
Turismo iraunkorreko Europako hogei teknikari inguru etorriko dira Geoparkera