Itsas ondarearen jaialdiaren lekuko izan zen atzo Zumaia

2020-10-05

Itsas ondarearen jaialdia egin zen atzo Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkeak hamar urte betetzen dituela ospatzeko.  

Beduola Elkarteko kideak berreskuratzen ari diren Hiru Anai batela ikusteko aukera izan zen atzo Zumaian eta, garai hartako arotzek erabiltzen zituzten lanabes eta erreminten eta itsasoari lotutako materialaren erakusketa egin zen, baita ere. Bestalde, Kofradiako arrain salmenta gela ikusteko bisita gidatuak antolatu ziren egunean zehar. 

Eguraldiak lagunduta, arratsaldean, Beduolakoek jada berreskuratu dituzten hainbat batel itsasoratu eta errekan zehar nabigatzeko aukera eman zitzaien erakusketan aurrez izena eman zuten herritarrei. Ekimen honek eman zion amaiera Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrenaren harira Zumaian egindako jaialdiari.

Itsas ondarearen jaialdia Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten beste bi herrietan egingo da hurrengo bi asteburuetan: Mutrikun urriaren 10ean, eta Deban hilaren 17an. Beraz, hurrengo larunbatean jaialdiak Mutrikun jarraituko du

Hemen programa osoa


Itsas ondarearen jaialdiaren lekuko izan zen atzo Zumaia