2013-05-02
Duela egun batzuk, Zaragozako Unibertsitateko Geologia fakultateak Aste Kulturalean parte hartzera gonbidatu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkea. Geoparkeko koordinatzaile zientifikoak, Asier Hilariok, bertan parte hartu zuen Jose Luis Simon, Geodinamikako Katedraduna eta Maestrazgoko Geoparkeko kidea, eta Javier San Roman, Aragoiko Geologoen Elkargo Ofizialeko presidentearekin batera. Mahai-inguruan ondare geologikoaren kudeaketaz, dibulgazio lanaz eta geoparkeen eta geoturismoaren aukerez mintzatu ziren. Hain zuzen, geoturismoaren arloan, Geoparkea erreferentzia bihurtu da estatu mailan.
Gaiak interes handia piztu zuen parte-hartzaileen artean eta dagoeneko ari dira Geoparkea ezagutzeko bisita bat antolatzen.
Bisitak badu bere garrantzia, izan ere, Geoparkeak unibertsitate honetako irakasleekin duen harremana sendotzeko balio izan du, baita ikerketa proiektu berri bat abian jarzteko ere. Hain zuzen, proiketu hau Geoparkeen Astearen baitan aurkeztuko da, Jose Antonio Arz irakasleak eskainiko duen hitzaldian zehazki (laster emango dugu egitarauaren berri).