GEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA

2015-10-09

Euskal Kostaldeko Geoparkearen apustu nagusia irteera gidatuen eskaintza zabal bat mantentzea da. Irteera hauen kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da ondo trebatutako gidariak edukitzea, hauek izango baitira gure lurraldearen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarri batean bisitariei azalduko dizkietenak. Neurri handi batean, gidari hauen gaitasunarekin lotuta doa bisitariaren asebetetzea eta poztasuna.

 

Ikastaroaren helburuak

Geoparkean interesa duten gaietan gidariak trebatzea. Ikastaroan Geoparkeko ondare geologikoa, ekologikoa eta kulturala landuko dira eta gidarien lanarekin loturik dauden interpretazioa, komunikazioa eta taldeen kudeaketaren inguruko ideia orokor batzuk ere azalduko dira.

Ikastaroaren egitura eta datak 

  • Azaroak 10 – 12. Azalpen teorikoa. (12 ordu)
Geoparkeko gai nagusien azalpena, Geoparkearen funtzionamendua, Geoparkeen Munduko Sarea, komunikazioa....

  • Azaroak 16 – 22. Irteera gidatuak. (16 ordu) 
Geoparkeak eskaintzen dituen irteera gidatuak egingo dira, diskurtsoa, protokoloa eta egitura lantzeko.

  • Azaroak 23 – 26. Praktikak eta akreditazioak. 
Ikasleak ebaluatuak izango dira irteera gidatu batean ariketa praktiko bat eginez. Kontuan hartuko dira:

- Diskurtso interpretatiboa menperatzea eta gaiaren ezagutza.
- Tadearen aurrean komunikatzeko gaitasuna.
- Hizkuntzak.
Ikasle bakoitzak interesaturik dagoen irteeretan soilik akreditatzeko eman ahal izango du izena.

Plaza kopurua, prezioa eta ikasleen profila

  • Plaza mugatuak (20 ikasle)
  • Egun Geoparkean gidari lanak egiten ari direnentzat edo etorkizunean aktibitate hau garatu nahi duten profesionalentzat zuzendua.
  • 20 eskaera baino gehiago jasoko balira, Geoparkeak aukeraketa bat egingo du. Hauek izango dira kontuan hartuko diren merituak: 
- Titulu akademikoa. 
- Hizkuntza tituluak.
- Gidari lanean esperientzia izatea.
- Jarduerarekin loturiko beste meritu batzuk. 
  • Izena emateko ikasle bakoitzak 50€ ordaindu beharko ditu seinale moduan. Kopuru hau ikastaroa amaitzerakoan itzuli egingo zaie ikasleei, baldin eta, gutxienez, ordu teoriko eta irteeren %80 egin baditu.

Entregatzeko materiala

  • Koadernoa, karpeta, boligrafoa…
  • Geoparkearen promoziorako eta ezagutzarako materiala (liburuxkak, mapak, gidaliburuak, panelak… ) 
  • Hitzaldi teorikoen PDFak eta gomendatutako bibliografía.

Informazio orokorra 

  • Akreditazioetan parte hartzeko hitzaldi teorikoen eta irteeren 80%-an parte hartzea beharrezkoa izango da.
  • Gidariaren akreditazioak 2 urteko iraupena izando du. Denbora tarte honetan irteera berriak edo aldaketak egongo balira, Geoparkea akreditatutako gidariekin kontaktuan jarriko litzateke informazioa eguneratzeko.
  • Ikastaro honetan eskaintzen den akreditazioa Geoparkean lan egiteko gaitzen du soilik. Ez da titulu ofizial bat. 
  • Ikastaroa bi hizkuntzatan eskainiko da, euskaraz 1 eta gazteleraz 2. 

Izen-ematea

Bidali “curriculum vitae”a eguneratua geoparkea2015@geoparkea.com helbidera. 

 

Izena emateko epeak
  • Lehen aukeraketa: urriaren 13tik 23ra.
  • Gainerako plazak: azaroaren 6ra  bitartean.

IKASTAROAREN EGITARAUA  

Teoria

Azaroak 10. Algorri interpretazio zentrua (Zumaia)

16:00 – 16:20

Harrera eta ikastaroaren aurkezpena. (Leire Barriuso) 1 

16:20 – 17:00

Euskal kostaldeko Geoparkea eta geoparkeen sarea. (Leire Barriuso) 1 

17:00 – 17:45

Geoparearen geologia orokorra eta testuingua. (Asier Hilario) 2 

18:10 – 20:00

Geoparkearen geologia interesguneak. (Asier Hilario) 2 

Azaroak 11. Algorri interpretazio zentrua (Zumaia)

16:00 – 16:45

Geoparkearen ekologia, flora eta fauna. (Gontxalo Torre) 1 

16:45 – 17:15

Geoparkearen naturgune babestuak.  (Jon Zulaika) 1 

17:30 – 18:30

Geoparkearen arkeologia eta historiaurrea. (Sonia San Jose) 1 

18:30 – 20:00

Historia, ohiturak, arkitektura, festak… (Ane Mendizabal) 1 

Azaroak 12. Algorri interpretazio zentrua (Zumaia)

16:00 – 18:00

Komunikazioa eta taldeen kudeaketa (Deusto Unib.) 2 

18:15 – 19:15

Geoturismoa. Kontzeptuak eta geoparkean aplikazioa. (Asier Hilario) 2 

19:30 – 20:00

Interpretazio materiala eta irteera gidatuak (Asier Hilario y Leire Barriuso) 1 

 

Irteera gidatuak

Azaroak 16

10:00 – 13:30

Zumaia – Deba – Zumaia + Ruta del flysch + 7 hondartzak (Txalupaz)

15:00 – 17:00

Flysch beltza (Deba)

Azaroak 17

9:00 – 12:30

Irteera geologikoa (Zumaia)

13:00 – 16:00

Marearteko zabalgunea (Zumaia)

Azaroak 18

10:00 – 13:00

Nautilus + Mutriku marinela (Mutriku)

15:00 – 17:30

Karsteko zaporeak (Olatz)

 

Akreditazioak

Akreditazioak azaroaren 23tik 26ra bitartean egingo dira eta irteera bakoitzean interesatuta dauden pertsona kopuruaren arabera antolatuko dira. Partaide bakoitzaren akreditazio egutegia azaroaren 20an argitaratuko da. 
GEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA