Geoparkeak Ondare Geologikoaren XI. kongresua hartuko du 2015ean

2013-07-09

2015eko ekainean Espainiako Ondare Geologikoaren XI. Kongresua Euskal Kostaldeko Geoparkean egingo da; ekimenak ondare geologikoan aditu diren ehundik gora lagun elkartuko ditu Zumaian. 

2015eko ekainean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Espainiako Ondare Geologikoaren XI. Kongresua hartuko du; bilera hau bi urtetik behin egiten da eta ondare geologikoan aditu diren 100 lagun baino gehiago biltzen ditu, estatuko zein Hego Amerikako lurralde ezberdinetatik etorriak.

2013ko ekainean Segovian burutu da azken edizioa eta bertan Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Asier Hilario Zuzendari Zientifikoak ordezkaturik, ekimen garrantzitsu hau geure Geoparkean ospa zedin eskaera proposamena aurkeztu zuen. Duela egun batzuk jaso du Geoparkeak onespena.

Honela, 2015ean Geogarapen Elkarteari dagokio -Deba, Mutriku eta Zumaiako Udalek osatua- topaketa antolatzea. Hain zuzen, Zumaiako Alhondegian burutuko da kongresua. Halere, partaideek Geoparkea osotasunean bisitatzeko aukera izango dute, bertan geokontserbazio eta dibulgazio mailan egin den lana bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Kongresuak Zumaian Algorri Interpretazio Zentroa zabaldu zeneko 10. urteurrenarekin bat egingo du. Algorri Zentroaren irekiera mugarria izan zen gaur egun geoparque den proiektu honen ibilbideari dagokionean. Zalantzarik gabe, aukera bikaina izango da lehen hamarkada honetan lortutakoak baloratu eta neurtzeko. Halaber, kongresu honek balioko du etorkizunera begira ondare geologikoaren kudeaketarako geure Geoparkeak dituen erronkak detektatzeko.

Zumaia, Deba eta Mutrikuko herriek osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak ondare geologiko garrantzitsua du, katalogatutako eta inbentariatutako 54 Interesgune Geologikorekin.

 

 


None
Geoparkeak Ondare Geologikoaren XI. kongresua hartuko du 2015ean