Geoparkeak eta Las Loras-ek Villuercas-Ibores-Jara geoparkera familiarizazio bidaia egin dute

2023-11-17

Villuercas-Ibores-Jara (Caceres, Extremadura) eta Las Loras (Burgos-Palentzia) geoparkeetako eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkaritzek hiru eguneko lan topaketa egin dute aste honetan Guadalupen, Caceresen. Deba, Mutriku eta Zumaiako udaletako hainbat ordezkarik, alkateak buru zirela (Alazne Txurruka, Joseba Palenzuela eta Iñaki Ostolaza), Geoparkezaleak enpresa laguntzaileetako hainbat enpresarik eta Geoparkeko teknikariak izan dira Extremaduran lan-topaketan parte hartzen.

Elkarrengandik ikastea eta erakunde eta entitate laguntzaileen arteko lankidetza izan dira Famtrip honen gakoak. Villuercas-Ibores-Jara geoparkeko zuzendaritzak eta tokiko eta probintziako hainbat ordezkarik ongietorri ofiziala egin zioten taldeari joan den asteazkenean, Guadalupeko Kultur Etxean. Extremadurako geoparkearen errealitatea, barne kudeaketa eta tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Lurraldearen kohesioa, behetik gorako ikuspegia, eragileen eta sektoreen arteko hurbilketa eta laguntza izan ziren proiektuaren ordezkariek nabarmendu zituzten gakoak. Aipatu geoparkeak eta haien lurraldeak hobeto ezagutzen lagundu zuen galdera- eta hitzaldi-sorta batekin amaitu zen foroa.

Hurrengo egunetako lan-agendan, honakoak bisitatu zituzten elkarrekin: Villuercas tontorra, geoparkearen punturik altuena (1595 metro); Costanaza meategia eta interpretazio-zentroa (Logrosan); Cañameroko hezkuntza-geozentroa eta Bisitarien Harrerarako Zentroa; eta, azkenik, Cabañaseko gaztelua.

Geoparkeak eta Las Loras-ek Villuercas-Ibores-Jara geoparkera familiarizazio bidaia egin dute