GEOPARKEA albiste buletinaren azken alea eskuragarri

2015-07-21

Dagoeneko irakurri dezakezu GEOPARKEA albiste boletinaren 6. zenbakia. Argitalpen hau seihilabetekaria da eta Geoparkearekin zerikusia duten albisteak jasotzen ditugu bertan.

 

Oraingo honetan Stannley Finney geologoari egindako elkarrizketa mamitsua irakurri dezakezue. Finney California State University-ko irakaslea, Nazioarteko Estratigrafia Batzordeko Presidentea eta Geoparkeko batzorde zientifikoko burua da. Elkarrizketa osoa hurrengo loturan irakur dezakezu.

STANLEY FINNEY: "Ohore bat da Geoparkeko batzorde zientifikoaren buru izatea, mundu osoko 25 aditu baino gehiagok osatua"

Boletin hau paperean etxez-etxe banatzen da doan Geoparkeko -Deba, Mutriku eta Zumaiako- herritarren artean.

GEOPARKEA albiste buletinaren azken alea eskuragarri