Granadan, Geodibertsitatea eta Garapen Jasangarriari buruzko Jardunaldietan parte hartu du Geoparkeak

2017-03-03

Martxoaren 2an eta 3an, Valles del Norte de Granada Kuaternarioko Geoparke proiektuari buruzko jardunaldiak egin dira Guadixen (Granada) eta bertan hitzaldia eskaini du Geoparkeko arduradun Leire Barriusok.

Munduko UNESCO Geoparkeen Sarean sartzea du xede "Geoparque Cuaternario Valles del Norte de Granada" deritzon proiektuak, eta berau ezagutzera emateko jardunaldiak burutu dituzte martxoaren 2an eta 3an Guadixen, Granadan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartu du ekimenean, eta Geoparkeko arduradun Leire Barriusok hitzaldia eskaini du geure Geoparkearen esperientzia eta kudeaketa ereduaren berri emateko. 

Inaugurazio hitzaldia Luis Carcavillak eskaini du, estatuko Geoparkeen Batzordeko Idazkariak, "Geoparques Mundiales de la UNESCO como herramienta para la geoconservación y la promoción del territorio" izenburupean.

Bigarren egunean, ostiralez, parte-hartzaileek Geoparke proiektua bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua egin dute.

Granadan, Geodibertsitatea eta Garapen Jasangarriari buruzko Jardunaldietan parte hartu du Geoparkeak