Euskal Kostaldeko Geoparkearen bideo promozionala

2013-01-07

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bideo promozionala egin berri du lurralde honek eskaintzeko dituen erakargarritasun natural, kultural, geologiko eta turistikoak ezagutzera eman eta zabaldu asmoz. Bertako paisaia-dibertsitatea eta turismo eta aisialdirako proposamen ezbedinak erakusten ditu bideoak.

Ikusentzunezkoak 4 minutu inguru irauten du. Bertan Geoparkeko toki esanguratsuenak azaltzen dira, baita lurraldearekin harremana duten hainbat lagunen adierazpenak, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa). Halaber, bideoaren grabazioan zonaldeko hainbat boluntario eta sektore turistikoarekin loturiko enpresen parte-hartzea izan dute.

Geoparkeko Gerente Leire Barriusoren esanetan, “bertako zein kanpoko jende asko gurera erakartzeko tresna izango da bideoa, Geoparkea ezagutzen ez duenarentzat aurkezpen-gutun bikaina baita”.

Lana Alberto Gorritiberea zine zuzendari zumaiarrak zuzendu du eta musika Bingen Mendizabal konpositore ezagunarena da.

Bideoa ikusgai da dagoeneko Geoparkearen Youtube-ko kanalean.

Ikusi bideoa.

None
Euskal Kostaldeko Geoparkearen bideo promozionala