2025-06-09
Ez galdu aukera eta parte hartu honako esperientzia hauetan:
Promozio honekin, Geoparkeak Euskal Kostaldeko flyschik ezezagunena adin guztietako bisitariei hurbildu nahi die. Helburua zientzia, Lurraren historia eta natura-ondarearen balioa zabaltzea da, bereziki familiei eta esperientzia hezitzaile eta jasangarriak bilatzen dituztenei zuzenduta.
Aipatutako bisitek %50eko deskontu izango dute hilabetez, ekainaren 14tik uztailaren 14ra. Erreserba Geoparkearen webgune ofizialaren bidez egin beharko da "flysch25" sustapen-kodea erabiliz.
Gainera, bisita hau Mutrikuko altxorrak deskubritzeko aitzakia perfektua izan daiteke: gozatu portuko igerileku naturaletan, paseatu jauregi eta historiaz betetako alde zaharrean edo hurbildu zaitez Olatz bailarara, larre, leize eta baserriz inguratutako naturaren altxor paregabea. Aukera bikaina esperientzia borobiltzeko.
Flysch beltza Geoparkeko formazio geologiko zaharrena da. Duela 100 milioi urte baino gehiago sortu zen oxigenorik gabeko ozeano sakon baten hondoan eta horrek ematen dio bere kolore ilun bereizgarria.
Gaur egun, flysch hau modu ikusgarrian azaleratzen da Deba eta Mutrikuko Saturraran hondartzaren artean, edertasun eta balio zientifiko handiko itsaslabarrak sortuz. Bere geruzetan itsas fosilak eta gure planetaren iragan geologikoaren aztarnak gordetzen dira eta zientzialariak garai hartan Lurra nolakoa zen uler dezakete.