Flyscha haurrekin

Flyscheko fosilak ezagutzeko tailerra eta itsas zeharkaldia

Bisita data gehiago ikusi

Museoa Itsasontzia
  • Iraupena: 02:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 20
  • Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera.
  • Prezioa: 17,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € )
  • Irteera puntua: Nautilus gela didaktikoa (Txurruka Tenienteak etorbidea 32 behea), Mutriku

Etxeko txikienak izango dira abentura honen protagonistak. Jarduera Nautilus Museoan hasiko da, parte hartze jolas eta eskulanekin. Bertan, modu praktikoan, fosilak zer diren, ammoniteak nola bizi ziren eta flysch-a nola sortu zen ikasiko dute. Tailerraren ondoren, itsasontzi zeharkaldia egitera abiatuko dira. Flysch beltzaren labar ikusgarriak itsasontzitik eta bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. Mutrikuko portua eta Saturrarango hondartza ederraren artean dagoen gunean.

Jardueraren xehetasunak

  • Ordubeteko tailerra, portura paseoa eta ordubeteko itsas irteera
  • 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinatua.