Maiatzaren 23an abiatuko da Europako Geoparkeen Astea

2025-05-16

Ekimenez betetako hamar egun prestatu ditu Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Besteak beste, Miguel Delibes de Castro biologoa protagonista izango duen ‘Geotalks’ saioaBiotop txango botanikoa, Geoparkeko Biraren 2. etapa, Saguzarren inguruko tailerra, lehiaketak eta bisita gidatuak izango dira Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Urteroko hitzordua iritsi da eta Europako Geoparkeen Astea ospatzen hasiko gara laster Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean. Maiatzaren 23an hasi eta ekainaren 1era bitartean egingo da EGNWeek delakoaren hamaseigarren edizioa. Geurean ospatzeaz gain, ekimena aldi berean garatuko da gaur egun Europan dauden 113 geoparkeetan. Tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera ematea eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia piztea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak hamar egun hartuko dituen egitarau zabala antolatu du 2025eko Europako Geoparkeen Asterako. Prestatu diren ekimen guztiak doakoak izango diren arren, horietako batzuetan aurrez izena eman beharko da kode-sistema bat erabilita edota formularioak beteta.

Ikus hemen EGITARAU osoa.

 



Maiatzaren 23an abiatuko da Europako Geoparkeen Astea