2015-12-16
Aurten Geoparkeko bisita gidatuak egin dituzten lagunen kopuruak %44 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuz.
Bisitarien kopurua gorantz doa Euskal Kostaldeko Geoparkean. Aurten Geoparkeko bisita gidatuak egin dituzten lagunen kopuruak %44 egin du gora, aurreko urteko datuekin alderatuz. Guztira, abenduko datuak ixteko zain, 9.483 lagunek hartu dute parte Geoparkeak eskainitako irteera gidatuetan.
Gero eta gehiago dira Euskal Kostaldeko Geoparkea ezagutzera datozen bisitariak eta dagoeneko 2016rako programazioa lantzen hasia da Geoparkea. Programazio zabala, anitza eta erakargarria, bertako ondare geologiko, natural eta kulturalaren dibulgaziorako. Gainera, zalantza gabe, duela gutxi eskuratu den UNESCOren izendapenak bisitari gehiago erakarriko ditu Zumaiara, Debara eta Mutrikura.