Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean egindako ikerketa zientifiko batek dinosauroen desagerpenari buruzko datu esanguratsuak eman ditu

2021-09-22

  • Ikerketaren ondorioek berretsi egiten du duela 66 milioi urte dinosauro ez abianoen eta itsasoko eta lurreko beste organismo batzuen desagertzea asteroide handi baten eraginaren ondorioa izan zela
  • Ikerketak erakusten du Kretazeoko muturreko bolkanismoak Dekanen (India) eragin oso mugatua izan zuela espezieen suntsipen masiboan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean oso-osorik egin den eta Geology aldizkarian argitaratu den ikerketa batek berretsi egiten du duela 66 milioi urte dinosauro ez abianoen eta itsasoko eta lurreko beste organismo batzuen desagertzea asteroide handi baten eraginaren ondorioa izan zela. Era berean, ikerketa horren emaitzek baztertzen dute muturreko sumendiek Kretazeoaren amaierako espezieen suntsipen masiboan eragina dutela.

Lan hori Aragoiko Ingurumen Zientzietako Ikerketa Unibertsitate Institutuko (IUCA-Zaragozako Unibertsitatea) Vicente Gilabert, Ignacio Arenillas eta Jose Antonio Arz ikertzaileek egin dute Bartzelonako Unibertsitateko Lurraren Zientzien Fakultateko Sietske Batenburg-ekin elkarlanean.

K/Pg muga: Kretazeoaren amaiera Zumaiako kostaldean


Zumaiako itsaslabarretan (Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea) egin den azterketan taldeak zehaztasun handiko laginketa egin du, eta orain dela 66.4 eta 65.4 milioi urte bitartean metatutako mikrofosiletan aberatsak diren sedimentuak eta arrokak aztertu ditu. Denbora-tarte horretan, planetako bost masa suntsipen handietako bat definitzen da: Kretaziko-Paleogeno (K/Pg) muga.

Ikerketa horretan, taldeak desagertze masiboaren aurreko eta ondorengo klima-aldaketak aztertu ditu. Era berean, lehenengo aldiz aztertu da klima aldaketa horiek denboraren eskalan bat egiten duten Dekan-eko (India) bolkanismo masiboa planetako historia geologikoko gertaera bolkaniko bortitzenetako bat— eta Lurraren orbita-aldaketekin.

Konfigurazio astronomiko horiek -405, 100, 41 eta 21 mila urtean behin errepikatzen diren Milankovitchen ziklo famatuek- jasotako eguzki-erradiazioaren kantitatea erregulatzen dute, gure planetaren tenperatura globala modulatzen dute eta ozeanoetara iristen den sedimentu-mota baldintzatzen dute. «Geoparkeko sedimentuetan identifikatutako periodikotasun horiei esker, azken dinosauroak bizi izan ziren garaian gertatu ziren gertaera klimatikoen datazio zehatza ezarri ahal izan dugu», azaldu du Zaragozako Unibertsitateko Lurraren Zientziak Saileko Vicente Gilabertek.

Bereizmen handiko klima-berreraikitzearen analisia karbonoaren portaera isotopikoa eta foraminifero planktonikoen azterketaren arteko analisi konbinatua egin da. Zumaiako Kretazeoko foraminifero planktonikoen % 90 baino gehiago duela 66 milio urte desagertu ziren. Gertakari hori bat dator karbonoaren zikloan izandako asaldura handiarekin eta Chicxuluben, Mexikoko Yucatán penintsulan, eragin zuen asteroidearen inpaktuak sortutako beirazko esferrulen metaketarekin. Zumaiako esferula-geruzaren bereizmen handiko mikroskopioaren argazkiak ere ekarri ditu ikerketak.

Ikerketaren ondorioek erakusten dute duela 66 milioi urte inguru Chicxuluben eraginarekin zerikusirik ez duten eta klima asko berotzen duten hiru gertaera daudela (gertaera horiei gertaera hipertermalak deritze). Lehenengoa, LMWE izenekoa eta K/Pg muga baino lehenagokoa, 66.25 eta 66.10 Ma bitartean datatu da. Beste bi gertaera horiei -desagertze masiboaren ondorengokoak- Dan-C2 (65,8 eta 65,7 Ma bitartean) eta lc29n (65,48 eta 65,41 Ma bitartean) deritze.


Azken hamarkadan eztabaida bizia izan da aipatu diren gertaera hipertermalak Dekanaren jarduera bolkanikoaren hazkundeak eragin zituen ala ez erabakitzeko, izan ere, jarduera horrek berotegi-efektua eragiten duten gas ugari isuri zituen atmosferara. «Gure emaitzen arabera, gertaera hipertermal horiek guztiak Lurraren muturreko konfigurazio orbitalekin (eszentrikotasun-maximo deritzenekin) sinkronian daude. LMWEk bakarrik, 2 °C eta 5 °C bitarteko berotze globala eragin zuenak, badirudi denbora-erlazioa duela Dekanaren erupzio-aldi batekin. Horrek esan nahi du bolkanismoaren efektuen eta Kretazeoko azken eszentrikotasun-maximoaren konbinazioak eragin zuela», zehaztu dute adituek.

Azterketak erakusten du klima-aldaketa orbital horiek, Dekanoaren bolkanismoak puntualki areagotuak, pixkanaka-pixkanaka gertatu zirela ehunka mila urteko eskalan, eta ez dutela zerikusirik K/Pg mugako espezieen suntsipen masiboarekin.

«Datu horiek baieztatuko lukete desagertzea Lurreko sistematik guztiz kanpo zegoen zerbaitek eragin zuela: Kretazeoaren amaierako berotze global horretatik (LMWE) 100.000 urtera gertatu zen asteroide baten inpaktuak» hala azaldu du ikertzaile taldeak. «Gainera, laginketaren xehetasunek frogatu ahal izan dute, halaber, K/Pg mugaren aurreko azken 100.000 urteetan ingurumen-egonkortasun handia egon zela, ageriko perturbaziorik gabe, eta espezieen suntsipen masiboa bat-batean gertatu zela denbora geologikoaren eskalan».

Argitaratutako artikuluaren erreferentzia:

Gilabert, V., Batenburg, S.J., Arenillas, I. and Arz, J.A. (2021). «Contribution of orbital forcing and Deccan volcanism to global climatic and biotic changes across the Cretaceous-Paleogene boundary at Zumaia, Spain». Geology, agosto de 2021. Doi: 10.1130/G49214.1

Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyschean egindako ikerketa zientifiko batek dinosauroen desagerpenari buruzko datu esanguratsuak eman ditu