2013-07-22
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta “la Caixa” Gizarte Ekintzak “Geoparkeko ibilbide osoa” prestatzeko lanei ekin diete eta, lan horien ondorioz, bisitariek toki interesgarrienetara eta begiratoki ikusgarrienetara iristeko aukera izango dute, egun batean edo bitan egiteko moduko trazatua erabiliz. Toki horiek seinaleztatuta egongo dira, eta interpretazio panel bat ere izango dute, paisaia horiek ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutzera emateko. Aldi berean, Geoparke osoaren ikuspegi orokorra emango diote bisitariari. Begiratokiak errepidean bertan kokatuko dira edo, bestela, egokitutako aparkalekutik hamar minutura oinez.
Proiektuaren aurkezpena ostiralean egin zuten, hilak 19, eta bertan izan ziren: Jon Peli Uriguen, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko foru diputatua; Begoña Rey, Inkorpora Euskadi Sareko ordezkaria; eta Elixabet Aizpurua, Gipuzkoan "la Caixak” duen erakunde arduraduna.
Programaren helburuak
Interpretazio seinale eta panelen ikuspuntutik begiratuta, desoreka handia dago biotopoaren inguruaren eta gainerako eremuaren artean; izan ere, lehenengoan, hainbat lan egin ziren 2012. urtean la Caixaren laguntzarekin, eta bestean, berriz, ez da ezer egin. Gaur aurkeztutako programari jarraituz, hamar informazio panel jarriko dira ibilbide osoan, eta gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboetako langileek izango dute lan hori egiteko ardura. Talde horien eginkizuna izango da ere begiratokiak eta aparkalekuak egokitzea.
Guneko ibilbide autogidatu erakargarriena izango da Geoparkeko ibilbide osoa, eta markatuta egongo da turismo bulegoetan 50.000 bisitari ingururi, urtean, ematen zaien zonako mapan.
Uda bukaeran amaituko dira Geoparkeko ibilbide osoaren lanak eta aurreikusitako aurrekontua 20.000 euro da. Hauek dira lan horien helburuak: