Maiatzaren 19tik 28ra ospatuko da Europako Geoparkeen Astea

2023-05-12

  • Zientzia, natura eta kultur ondarea ardatz hartuko duen astearen egitaraua anitza eta gozagarria izateko helburuarekin, Euskal Kostaldeko Geoparkeak ekimen sorta antolatu du Deban, Mutrikun eta Zumaian.

  • Historiaurreko Bailara ezagutzeko ibilaldi interpretatua, bisita gidatuak, Geotalks emanaldia, landa-irteera eta ‘Zazpi Hondartza, Zazpi Bertso’ bisita gidatu berezia antolatu ditu Geoparkeak, besteak beste.

     

 Egun gutxi barru, Europako Geoparkeen Astea ospatzen hasiko da Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkea. Hamalaugarren edizio hau maiatzaren 19an hasi eta 28ra bitartean egingo da, Deban, Mutrikun, Zumaian eta, estreinakoz, Zestoan. Ohiko legez, ekimen hau aldi berean ospatuko da Europan egun dauden 94 geoparkeetan. Tokian tokiko ondare geologiko eta natural aberatsa ezagutzera eman eta herritarrengan balio hauen kontserbazioaren inguruan kontzientzia pizteko helburua baitu ekimen sortak.
 
Euskal Kostaldeko Geoparkeak bi astebukaera hartuko dituen egitarau oparoa antolatu du aurtengoan. Egingo diren hamar ekimenak doakoak izango dira, gainera. Honako hau da egitaraua.
 


 

Maiatzaren 19tik 28ra ospatuko da Europako Geoparkeen Astea