Euskal Kostaldeko Geoparkeak urriko XXXVI. Paleontologia Jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du

2020-04-16

COVID-19 pandemiak eragin duen egoera kontuan hartuta eta honek sortzen duen ezjakintasuna dela eta, kongresuko batzorde zientifiko eta antolatzaileak urrian ospatu behar ziren XXXVI. Paleontologia Jardunaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du.

Euskal Kostaldeko Geoparkea, Espainiako Paleontologia Erakundea eta  Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia sailak osatzen duten batzorde zientifiko eta antolatzaileak, 2020ko urriaren 14tik 17ra, Zumaian egin behar ziren XXXVI. Paleontologia Jardunaldiak aurrera ez eramatea erabaki du.

Hainbat bilera egin ondoren eta osasun neurriak bermatzeko ezintasuna kontuan hartuta, biltzarra ez egitea erabaki da. Batzorde zientifiko eta antolatzaileak azaldu duenaren arabera, "ez dakigu urrian zein izango den egoera, ekitaldi publikoak antolatzeko eskatuko diren neurriak ez eta partaideek bidaiatzeko izango dituzten mugak. Horregatik, ekitaldiaren arrakasta ezin denez bermatu, bertan behera uzteko erabakia hartu da".

Hala ere, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hautagaitza mantentzen du jardunaldi hauek Geoparkean egiteko ahal bezain laster. 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak urriko XXXVI. Paleontologia Jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du