Volcanes de Calatrava geoparke proiektuko ordezkariak Euskal Kostaldeko Geoparkean

2020-09-24

'Geoparque Volcanes de Calatrava, Ciudad Real' geoparke hautagaiko lantaldeak, Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatu du bere hautagaitza UNESCOra aurkeztu aurretik.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak, “Geoparque Volcanes de Calatrava. Ciudad Real” geoparkeko hautagaiaren bisita jaso du. Geoparke baten funtzionamendua ulertu eta proiektuan parte hartzen duten eragileak ezagutzea izan du helburu bi eguneko bisitaldi honek.

Lantaldeko zortzi lagun bertaratu dira, besteak beste, hiru herriko alkateak, Ciudad Realeko Diputazioko ordezkariak eta batzorde ezberdinetako ordezkariak. Bi egunetan zehar Geoparkea osatzen duten hiru herrietako, Deba, Mutriku eta Zumaiako interes guneak ezagutu dituzte.

Leire Barriuso, Geoparkeko Gerentea, Asier Hilario, Zuzendari Zientifikoak eta Nerea Gaztelu, Turismo Teknikariak egin diete harrera bi egun hauetan. Horrez gain, Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten hiru herriko alkateekin egon dira eta Geoparkeko kolaboratzaile sareko kideekin elkarrizketak izan dituzte.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bi urte daramatza “Geoparque Volcanes de Calatrava. Ciudad Real” proiektuko lan taldearekin elkarlanean aholkularitza lanak egiten. Hautagaitza aurkeztear daudela gurera etorri eta Geoparkeko protagonistak aurrez aurre ezagutzea erabaki dute. Geo kontserbazioa, Irteera gidatuak, geo ibilbideak nola kudeatzen diren jakin nahi izan dute baña bereziki teknikari, alkate eta enpresetako ordezkariekin inpresioak trukatzea zuten helburu.

 

 

Volcanes de Calatrava geoparke proiektuko ordezkariak Euskal Kostaldeko Geoparkean