Uztaileko berripapera argitaratu du Geoparkeak

2017-07-17

Sei hilean behin argitaratzen du paperean Geoparkeak informazio-buletina; aste honetan ari da banatzen Debako, Mutrikuko eta Zumaiako etxeetan.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak urtean bi aldiz paperean argitaratzen duen argitalpenaren 10. alea kalean da. Uztaileko alean, azken hilabeteotako jarduera eta albiste nagusienak jaso ditugu: Elorriagako labarrak garbitzeko maiatzean egindako auzolana, marrazki lehiaketako irabazleak, batzorde zientifikoaren bilera, Olatzeko ibilbide geologikoaren estreinaldia... 

Elkarrizketaren tartean, berriz, Sonia San Jose arkeologoarekin hitz egin dugu. Praileaitz I haitzuloaren liburua aurkeztu dute berriki eta Deban kokatua dagoen aztarnategi honen ezaugarri garrantzitsuenen berri eman digu.

Geoparkearen berripapera etxez-etxe banatzen da doan Debako, Mutrikuko eta Zumaiako etxeetan, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, hain zuzen.

*Geoparkeari buruzko xehetasunik ez galtzeko, harpidetu gure newsletterrera HEMEN.
Uztaileko berripapera argitaratu du Geoparkeak