2023-11-24
Lurzorua zapaltzen dugun azala baino zerbait gehiago da; arrokak estaltzen dituen lurra baino zerbait gehiago da. Haren gainean altxatzen ditugu eraikinak eta azpiegiturak, bera da edango dugun ura garbituko duen filtroa, hor gordeko da atmosferan soberan dagoen karbonoa, baina, batez ere, gure elikagaiak lortzeko ezinbesteko euskarria da. Lurzoruaren babes ezak higadura eta kutsadura arazo larriak dakartza; eta ekuazio horretatik ere biodibertsitatea galtzaile aterako da.
Lurzoruaren Munduko Eguna 2014az geroztik ospatzen da, abenduaren 5ean. Urte horretan, FAOk proposatuta, NBEk data hori izendatu zuen. Ospakizuna lurzorua berreskuratzeko esperientziak partekatzeko beharretik abiatzen da, lurzorua baliabide infinitua zela uste baikenuen ere, errealitatea guztiz bestelakoa da. 2023 urtean, Lurzoruaren Munduko Eguna Lurzorua eta ura: bizi-iturria lelopean ospatuko da; izan ere, klima-aldaketa eta giza jarduerak medio, planetako lurzoruak andeatuta daude, eta horrek ur-baliabideetan eragin zuzena du. Higadurak oreka naturala aldatu egiten du, eta uraren infiltrazioa murriztu egiten du.
Hortaz, lurzoruaren babesa denon ardura da eta zaintza hori behar bezala egiteko baliabide horren balorea ezagutzea da lehen urratsa. Eta hori da abenduaren 3an Txindurri Iturrin egin nahi duguna, BIOLUR elkartearen laguntzaz eta bertako biztanleen, zein Errez kooperatibaren basoaren kudeaketan adituak gidatuta, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi horren sagardo ekologikoa egiteko eta baso-artzaintza maneiatzeko modu ekologikoak ezagutuko ditugu. Bide batez, lehen sektoreko egungo paradigmaz eta etorkizunerako erronkaz hausnartzeko parada izango dugu. Goiza ezin hobeto bukatzeko, BIOLUR elkartea ere ezagutuko dugu eta Osoa cookingeko Anne Otegik garaiko produktu ekologikoen dastaketa bat prestatuko digu.
Goiz osoko jarduera izango da (10:00etatik 14:00etara), euskaraz egingo da, eta familia osoak tarte polit bat pasatzeko pentsatuta dago. Hori bai, plaza mugatuak dira eta izena eman behar da, nahitaez, labur.eus/lurzorua2023 helbidean. Eta telefonoz ere egin daiteke Debako turismo bulegora deituta: 943 19 24 52.
Animatu!