Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du Geoparkeak astelehenean

2017-02-22

Datorren astean, martxoaren 6an eta 7an, Ortegal eskualdeko (Coruña) ordezkaritzaren bisita hartuko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea.

Galiziako Ortegal eskualdeko alkate eta zinegotziek osatutako ordezkaritzaren bisita hartuko du Geoparkeak datorren astelehenean eta asteartean, martxoaren 6an eta 7an. Leire Barriuso Geoparkeko arduradunak egingo die harrera bisitariei eta, bi egunez, Geoparkea osatzen duten hiru udalerriak bisitatuko dituzte, Deba, Mutriku eta Zumaia, baita bertako interesgune nagusiak ere.

Bisitaldiaren helburua da Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzea. Izan ere, Galiziako Ortegal eskualdeko udalak (Cariño, Cedeira, Cerdido, Moeche, Ortigueira, San Sadurniño eta Valdoviño) Xeoparque do Cabo Ortegal geoparkea bultzatzeko lanean dabiltza buru-belarri.

Galiziako Ortegal eskualdeko ordezkaritzaren bisita hartuko du Geoparkeak astelehenean