2026-01-22
Azken urteotan Mutrikuko natura ondarea berreskuratzeko hainbat lan burutu ditu Udalak. Horien artean, Ormolako putzua lehengoratzen egindakoa. Jarduketa horretan, itxitura berritzeaz gain, putzuaren ertza leundu eta lurra berdindu da. Horrekin batera, urmaelean eguzki ordu gehiago izanda biodibertsitatea aberasteko, hego-ekialdeko sahats gazteak moztu dira eta auzolanean zuhaitz berriak landatzeko aukera egongo da datorren urtarrilaren 31n, larunbat goizean.
Zuhaitz landaketa aurrera eramateko, 10:00etan elkartuko dira parte hartu nahi duten herritarrak, Olatzen bertan, eta handik Ormolaraino igoko dira. Bidean, Abeletxeko urmaelean gelditu, eta habitat lurtarraren garrantzia eta mehatxuak aztertuko dituzte. Ondoren, eguerdi aldera, Ormolako putzuan zuhaitz landaketa egingo dute auzolanean eta bazkalordurako Olatzera itzuliko dira.
Ekimen honen bitartez, hezeguneen garrantzia azpimarratu nahi da, eta herritarrak ingurune hauen garrantziaz sentsibilizatu, garaiotan naturaguneak errespetatzea eta zaintzea funtsezkoa delako.
Antolatzaileek prestatu duten egitarau zehatza jarraian:
Herritar guztiak daude gonbidatuta naturaren aldeko ekintza honetan parte hartzera.
