2015-09-24
Eusko Jaurlaritzak atzo eman zituen ezagutzera 2015eko Turismo Sariak. Berrikuntza Bultzatzeari atalean Mutrikuko Arbe Hotelak eskuratu du saria.
Deba eta Mutriku artean, Arbe Hotela Euskal Kostaldeko Geoparkean dago kokatua. 2008an irekia, diseinu abangoardista duen hotel modernoa da eta kostaldeko ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.
Honako hauek izan dira gainerako saridunak: Donostiako Jazzaldia, Lehiakortasunaren atalean, eta Matilde Elexpuru, TISA SA enpresaren zuzendari nagusia, Ibilbide Profesionalaren atalean.
Iñigo Urkullu lehendakariak emango ditu sariak datorren urriaren 20an, saridunen lanaren balioa nabarmentzeko ekitaldi berezi batean.
Informazio gehiago: debabarrenaturismo.com