2023-01-26
Ekitaldia gaur egin da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta Geoparkeko entitate kolaboratzaileak bertan izan dira diploma jasotzen.
Eusko Jaurlarutzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatutako Euskadiko VI. Ekoturismo Foroan estatuko ekoturismo klubeko errekonozimendua jaso dute Geoparkeko entitate kolaboratzaileek.
Ekitaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta bertan egon dira: Begi Bistan enpresako Jon Arratibel eta Naiara Malave; Hotel Talasoterapia Zelaiko Ramon Sesé; Endañeta Berri nekazaritza-turismoko Arantza Eizagirre; Arriola Txiki nekazaritza-turismoko Lourdes Albizu; Surfing Zumaia surf eskolako Imanol Yeregi eta Basque Destination agentziako Lorea Uranga.
Gainera, Leire Barriusok, Euskal Kostaldeko Geoparkeko koordinatzailea, mahai inguru batean parte hartu du eta 2022ko Turismo Helmugen Jasangarritasunerako Planak jasotzen dituen proiektuen inguruan aritu da hizketan. Bere hitzaldia hemen ikusi daiteke.
Ekoturismoak turismo arduratsua sustatzen du, naturarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta tokiko ekonomiaren garapenarekin lotuta eta konprometitua dagoena eta Geoparkeak urteak daramatza helburu horrekin lanean bai bisita gidatuetan baita prmobitzne ituen irteera, programa.