2014-10-03
Cinetrofa Zine eta Literatur Festibalak Euskal Kostaldeko Geoparkeak sustaturiko "Karst" ikus-entzunezkoa hautatu du Sail Ofizialerako, dokumentalen kategorian parte hartzeko. Festibala Portugalen egingo da urriaren 1etik 4ra.
Ikus-entzunezkoa Alberto J. Gorritiberea zine zuzendariak egin du. Geoparkeko Karstaren unibertsoa landu du Gorritibereak lan honetan, Geoparkearen barrualdeko munduaren konplexutasuna erakutsiz. Arantza Aranburu geologoak eta Xavier Peñalver arkeologoak hartu dute parte ikus-entzunezkoan.