Jaso du saria "Originala edo erreplika?" erakusketako zozketaren irabazleak

2018-08-31

Ekainean erakusketa bisitatu zutenek fosil baten erreplikaren zozketan parte hartzeko aukera izan zuten eta Aitor Bilbao, Tor magoa, izan zen saritua.

Geoparkearen Astearen baitan antolatutako jardueren artean, "Originala edo erreplika?" erakusketa izan zen ikusgai hilabetez Algorri Interpretazio Zentroan. Bertan, IGME Geologia eta Meatzaritza Institutuaren eskutik, fosilen eta mineralen erreplika zehatzak ikusteko aukera izan zuten Algorrira inguratu ziren guztiek.

Ikusle asko erakarri zituen erakusketak eta 100 bat lagunek parte hartu zuten zozketan, bertan proposatutako erronka edo jolasean parte hartuz: erakusketako zer pieza ziren benetakoak eta zein ziren kopia perfektuak bereiztea.

Irabazlea Aitor Bilbao, Tor magoa, izan zen. Aste honetan jaso du Aitorrek saria Algorri Interpretazio zentroan, IGMEk emandako fosil baten erreplika (argazkian). Zorionak!

Jaso du saria "Originala edo erreplika?" erakusketako zozketaren irabazleak