2013-07-22
Argazkia: www.baserrikoa.com/
Gaztenek 2012 saria Gipuzkoan Doniene baserriko Nerea eta Miriam Arrizabalagak jaso dute.
Euskadiko nekazaritzaren sektorean sartu diren gazteei esker ona erakusteko Gaztenek sariak banatzen dira. Oraingo honetan 3 sari eman dira, 2009an aurkeztu eta 2012an finkatu diren 3 proiekturi.
Gipuzkoan, Itziarko (Deba) Doniene baserriko Nerea eta Miriam Arrizabalagak jaso dute saria; Gorka Asurmendi arabarrak, eta, Arkaitz Biritxinaga bizkaitarrak ere saritu dituzte.
Doniene baserria Itziarko Egia auzunean dago (Deba) eta batez ere berotegiko eta aire zabaleko baratzezaintzan jarduten dute. Ekoizpen ekologikoaren erregistroan izena emanda dauka, 1551 zenbakiarekin, eta bere produktuak kontsumo taldeen bitartez saltzen ditu, inguruetan eta Debako azokan ere bai.
Gaztenek Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek bultzatutako eta HAZI Fundazioak kudeatutako ekimena da, nekazari gazteak euskal nekazaritzaren alorrean sartu eta bertan jarraitzea ahalbidetuko duten hainbat neurri modu koordinatuan bultzatzeko helburuaz.
Informazio gehiago