Hitzaldia: 'Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar'

2021-05-26

Ostegun honetan, Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar hitzaldia eskainiko du liburutegian Josu Narbartek.

Ostegunean, maiatzak 27, Josu Narbarte historialariak eta Eneko Iriarte geologoak garatzen dabiltzan ikerketaren inguruko hitzaldia antolatu dugu. “Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar” izenburu duen ikerketa lan horren bitartez, azken mendeetan gure paisaiaren bilakaera kulturala ulertu ahal izango dugu. Itsas ondarea, baserria, basoa, nekazaritza eta beste hainbat erabilerek gaurko paisaian utzi duten arrastoa ulertuko dugu, dokumentu zaharrak eta zundaketa geologikoak aztertuz. 

Geoparkean ikerketa zientifikoa sustatzeko laguntza deialdia zabaldu genuen pasadan urtean eta ikerketa hau izan zen jasotako eskaeren artean aukeratua. Josu Narbarte izango da hizlaria, euskaraz arituko da eta ikerketaren xehetasunak azalduko ditu, besteak beste.

Hitzaldia Zumaiako Udal Liburutegian egingo da eta zuzenean ere emitituko da gure Youtubeko kanaletik. 20 pertsonentzako lekua dago gelan, hortaz, aurrez aurre etorri nahi baduzu eman izena formulario honetan edo Zumaiako Turismo Bulegoan aurrez aurre edo 943 143 396 telefonora deituz (arreta ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14.00 eta 16.00-18:00).

Hitzaldia: 'Geoparkeko paisaia kulturalak ikertzen: giza jardueren aztarnak historian zehar'