Gidariak trebatzeko ikastaroa antolatu du Geoparkeak

2022-03-08

Euskal Kostaldeko Geoparkearen apustu nagusia da kalitatezko irteera gidatuen eskaintza zabalari eustea, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan, Deban, Mutrikun eta Zumaian, dugun ondare naturala eta kulturala ezagutzera emateko.

Horretarako, ezinbestekoa da ondo trebatutako gidariak edukitzea, hauek izango baitira gure lurraldearen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarri batean bisitariei azalduko dizkietenak. Hori horrela, Geoparkeak gidariak trebatzeko ikastaroa antolatu du.

Ikastaro hau nagusiki gidariei zuzenduta badago ere, interesa duen edonor bertaratu daiteke. Doakoa da eta izena eman behar da turismo@geoparkea.com helbide elektronikora mezu bat bidalita, plazak mugatuak dira eta. 

  • Egunak: Martxoak 10, 17 eta 24 (osteguna)
  • Tokia: Algorri Interpretazio Zentroan (Zumaia)
  • Ordua: 17:00-19:00

EGITARAUA

Martxoak 10, osteguna

17:00 – 18:00: Flysch beltza eta ammonite erraldoiak Geoparkean (Luis Miguel Agirrezabal, EHU-UPV Geologia saila)  

18:00 – 19:00: Gizakia eta paisaiaren eraldaketa Geoparkean (Josu Narbarte, Aranzadi Zientzia Elkartea)

Martxoak 17, osteguna

17:00 – 18:00: Aldaketa klimatikoak historian zehar. Gure arroken irakurketa (Aitor Payros, EHU-UPV Geologia saila)

18:00 – 19:00: Geoparkeko estuarioak eta itsas mailaren igoera (Ane García, EHU-UPV Geologia saila) 

Martxoak 24, osteguna

17:00 – 18:00: Zumaia y el cráter de Chicxulub. Conexiones en torno a la gran extinción de finales del Cretácico (Vicente Gilabert, Universidad de Zaragoza) 

18:00 – 19:00: Ura, karsta eta klima aldaketa Geoparkean (Ane Zabaleta, EHU-UPV Geologia saila)

 

*Oharra: formakuntza euskaraz izango da Zaragozako Unibertsitateko Vicente Gilabertena izan ezik. 

Gidariak trebatzeko ikastaroa antolatu du Geoparkeak