Geoparkeko mapa turistikoa eskuragarri dago

2014-02-05

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere mapa turistikoa editatu berri du. Mapa honetan errekurtso geoturistiko garrantzitsuenak daude adierazita, piktogramen bidez, eta bisitariak bidea bere kabuz egiteko aukera errazten du.


Geoparkeko mapa turistikoak diseinu erakargarria du eta erraz aurki daitezke bertan Geoparkeko interes orokorreko guneak, bai geologikoak eta bai ekologikoak eta kulturalak ere. Halaber, mapan Geoparkeko behatokien ibilbidea osatzen duten 15 informazio panelen kokapenak adierazita daude, Geoparkeko txoko esanguratsuenen gaineko informazioa eskainiz. Euren kabuz bisita egin nahi duten bisitarientzat erreminta oso baliagarria da. 

Planoaren atzealdean, bisitarientzako informazio praktikoa dakar, alojamendu, museo eta turismo bulegoen helbide eta telefonoak.

Mapa euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez editatu da.

Mapa turistikoa hiru turismo bulegoetan eta Algorri eta Nautilus interpretazio zentroetan eskura daiteke doan. Halaber, edonork deskargatu dezake mapa hemen (PDF formatua).

None
Geoparkeko mapa turistikoa eskuragarri dago