2017-05-29
100 boluntariotik gora, haur zein heldu, batu ziren pasa den larunbatean, hilak 27, Geoparkeko kostaldearen garbiketan parte hartzeko.
Europako Geoparkeen Astearen baitan, pasa den larunbatean, hilak 27, labarretan pilatutako hondakinak eta plastikoak biltzeko garbiketa egin zen boluntarioekin Deba-Zumaia Biotopoan, Elorriaga inguruko labarretan. Herritarrak ingurune honek duen ingurumen balioaz jabetzea eta kontzientziazio lan horretan auzolanaren bitartez partaide aktibo bihurtzea izan zuen helburu ekimenak.
Auzolanean parte hartu zuten, Geoparkearen ondoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek, Zumaiako GKN enpresako langileek eta Surfrider Foundation Europe eta Kantauri Garbia elkarteetako lagunek.
"Pozgarria izan zen adin guztietako ehundik gora boluntario, elkarrekin, itsasoak gure kostaldera ekarritako hondakin pila jasotzen ikustea, bertako ingurune naturalaren edertasuna zaindu eta mantentzearen alde elkarlanean. Mila esker, bene-benetan!"
Hurrengo loturan, ikusi argazki galeria osoa: https://flic.kr/s/aHsm1vVFFu