Geoparkeko herritarren testigantzak jasotzen dituzten bideoen emanaldia, ostiralean Deban

2013-06-05

Europar Geoparkeen Astea azken txanpan sartu da. Egitarauaren barruan, ostiral honetan “Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara” izeneko ekimena egingo da Deban.

Ekimen honen bidez, Geoparkeko hiru herrietako euskarazko ahozko ondarea ezagutarazteaz gainera, bertako euskaldun zaharrek oraintsu arte izan dituzten ohitura eta bizimodua erakutsi nahi da. Horretarako, Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleen euskarazko testigantzak jaso dira 3 bideotan. 3 bideo hauek ‘Itsasoa’, ‘Ohitura eta sinesmenak’ eta ‘Nortasuna’ gaiak jorratzen dituzte.

Proieku hau Euskal Kostaldeko Geoparkeak bultzatu du Badihardugu Euskara Elkartearen laguntzarekin, ‘Ahotsak’ ekimenaren baitan.

Hitzordua arratsaldeko 22:00etan izango da Agirre Jauregiko plazan. Karlos Turrillasek gidatuko du ekitaldia eta Josu Salegi musikari debarraren laguntza izango du.

Sarrera irekia eta doakoa izango da eta herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena egiten zaie.

None
Geoparkeko herritarren testigantzak jasotzen dituzten bideoen emanaldia, ostiralean Deban