Euskal Kostaldeko Geoparkean ikusi daitezkeen hegaztien argazki erakusketa irekiko da bihar Mutrikun

2022-11-03

Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu du izenburua erakusketak eta ostiraletik, azaroak 4, 13ra bitartean egongo da ikusgai Zabielen.   

Imanol Manterola eta Oliver Pérez dira bihartik aurrera Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean ikusgai egongo diren hegaztien argazkien egileak. Erakusketa ostiraletik, azaroak 4tik, 13ra bitartean egongo da zabalik.

Erakusketak geldialdi bat proposatzen digu lasaitasun pixka bat hartu eta ingurura begiratzeko eta gertu dugun horretan arreta jartzeko. Pausaldi bat baino ez digu eskatzen: adarren artean, gure begien aurrean airea zeharkatzen duenari, basoa zein gure etxetik hurbil dagoen parkea kolorez betetzen duenari begiratzeko. Izan ere, argazkietako txoriak ez dira apartekoak, oso ohikoak dira gure inguruan, hortik dator izenburua: Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu.

Erakusketa irekita egongo da astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara eta asteburuetan 12:00etatik-14:00etara eta sarrera doakoa da. Bestalde, urtarriletik aurrera erakusketa Zumaiako Alondegira eramango da. 

 

Euskal Kostaldeko Geoparkean ikusi daitezkeen hegaztien argazki erakusketa irekiko da bihar Mutrikun