GEOPARKEAN GIDARI IZATEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA
2015-10-09
Euskal Kostaldeko Geoparkearen apustu nagusia irteera gidatuen eskaintza zabal bat mantentzea da. Irteera hauen kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da ondo trebatutako gidariak edukitzea, hauek izango baitira gure lurraldearen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarri batean bisitariei azalduko dizkietenak. Neurri handi batean, gidari hauen gaitasunarekin lotuta doa bisitariaren asebetetzea eta poztasuna.
Ikastaroaren helburuak
Ikastaroaren egitura eta datak
- Azaroak 10 – 12. Azalpen teorikoa. (12 ordu)
- Azaroak 16 – 22. Irteera gidatuak. (16 ordu)
- Azaroak 23 – 26. Praktikak eta akreditazioak.
Plaza kopurua, prezioa eta ikasleen profila
- Plaza mugatuak (20 ikasle)
- Egun Geoparkean gidari lanak egiten ari direnentzat edo etorkizunean aktibitate hau garatu nahi duten profesionalentzat zuzendua.
- 20 eskaera baino gehiago jasoko balira, Geoparkeak aukeraketa bat egingo du. Hauek izango dira kontuan hartuko diren merituak:
- Hizkuntza tituluak.
- Gidari lanean esperientzia izatea.
- Jarduerarekin loturiko beste meritu batzuk.
- Izena emateko ikasle bakoitzak 50€ ordaindu beharko ditu seinale moduan. Kopuru hau ikastaroa amaitzerakoan itzuli egingo zaie ikasleei, baldin eta, gutxienez, ordu teoriko eta irteeren %80 egin baditu.
Entregatzeko materiala
- Koadernoa, karpeta, boligrafoa…
- Geoparkearen promoziorako eta ezagutzarako materiala (liburuxkak, mapak, gidaliburuak, panelak… )
- Hitzaldi teorikoen PDFak eta gomendatutako bibliografía.
Informazio orokorra
- Akreditazioetan parte hartzeko hitzaldi teorikoen eta irteeren 80%-an parte hartzea beharrezkoa izango da.
- Gidariaren akreditazioak 2 urteko iraupena izando du. Denbora tarte honetan irteera berriak edo aldaketak egongo balira, Geoparkea akreditatutako gidariekin kontaktuan jarriko litzateke informazioa eguneratzeko.
- Ikastaro honetan eskaintzen den akreditazioa Geoparkean lan egiteko gaitzen du soilik. Ez da titulu ofizial bat.
- Ikastaroa bi hizkuntzatan eskainiko da, euskaraz 1 eta gazteleraz 2.
Izen-ematea
- Lehen aukeraketa: urriaren 13tik 23ra.
- Gainerako plazak: azaroaren 6ra bitartean.
IKASTAROAREN EGITARAUA
|
Teoria |
|
|
Azaroak 10. Algorri interpretazio zentrua (Zumaia) |
|
|
16:00 – 16:20 |
Harrera eta ikastaroaren aurkezpena. (Leire Barriuso) 1 |
|
16:20 – 17:00 |
Euskal kostaldeko Geoparkea eta geoparkeen sarea. (Leire Barriuso) 1 |
|
17:00 – 17:45 |
Geoparearen geologia orokorra eta testuingua. (Asier Hilario) 2 |
|
18:10 – 20:00 |
Geoparkearen geologia interesguneak. (Asier Hilario) 2 |
|
Azaroak 11. Algorri interpretazio zentrua (Zumaia) |
|
|
16:00 – 16:45 |
Geoparkearen ekologia, flora eta fauna. (Gontxalo Torre) 1 |
|
16:45 – 17:15 |
Geoparkearen naturgune babestuak. (Jon Zulaika) 1 |
|
17:30 – 18:30 |
Geoparkearen arkeologia eta historiaurrea. (Sonia San Jose) 1 |
|
18:30 – 20:00 |
Historia, ohiturak, arkitektura, festak… (Ane Mendizabal) 1 |
|
Azaroak 12. Algorri interpretazio zentrua (Zumaia) |
|
|
16:00 – 18:00 |
Komunikazioa eta taldeen kudeaketa (Deusto Unib.) 2 |
|
18:15 – 19:15 |
Geoturismoa. Kontzeptuak eta geoparkean aplikazioa. (Asier Hilario) 2 |
|
19:30 – 20:00 |
Interpretazio materiala eta irteera gidatuak (Asier Hilario y Leire Barriuso) 1 |
|
Irteera gidatuak |
|
|
Azaroak 16 |
|
|
10:00 – 13:30 |
Zumaia – Deba – Zumaia + Ruta del flysch + 7 hondartzak (Txalupaz) |
|
15:00 – 17:00 |
Flysch beltza (Deba) |
|
Azaroak 17 |
|
|
9:00 – 12:30 |
Irteera geologikoa (Zumaia) |
|
13:00 – 16:00 |
Marearteko zabalgunea (Zumaia) |
|
Azaroak 18 |
|
|
10:00 – 13:00 |
Nautilus + Mutriku marinela (Mutriku) |
|
15:00 – 17:30 |
Karsteko zaporeak (Olatz) |
|
Akreditazioak |