Euskal Kostaldeko Geoparkeko Entitate Laguntzaileek bilera egin dute

2023-05-31

Geoparkeko hamar enpresetako ordezkariak elkartu dira Zubeltzu Torren

Komunikazioa ardatz hartuta, Geoparkeko Entitate Laguntzaileek bilkura berri bat egin zuten, atzo, Zubeltzu Torre Nekazalturismoan. Arbe Hotela, Arriola Txiki Nekazalturismoa, Gailur zaldiketa eskola, Perlakua-Saka Nekazalturismoa, Txindurriturri, Urain Suites-Apartamentos rurales, Zumardi Pentsioa, Zubeltzu Torre Nekazalturismoa, Santa Klara Nekazalturismoa eta Zumaia Kanpina kideek hartu zuten parte saioan. Haiekin batera, Euskal Kostaldeko UNESCOren Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriuso, zuzendari zientifiko Asier Hilario eta Turismo teknikari Nerea Gaztelu, eta Geoparkeko Turismo teknikariak izan ziren lan-bileran.

Zubeltzu Torreko baliabideei bisita egin ondoren, Geoparkearen inguruko informaziorik egokiena bezeroei nola helarazi hausnartzen jardun zuten bertaratutakoek. Geoparkeari buruzko diskurtso bateratua, logotipo berria eta informazio orokorra hainbat euskarritan jasotzeko proposamenak aztertu zituzten, besteak beste.

Lurraldearekiko atxikimenduak eta iraunkortasunarekiko konpromisoak batzen dituen Debako, Mutrikuko eta Zumaiako turismo arloko ostatuak eta entitateak biltzen ditu Entitate Laguntzaileen sareak.

 


Euskal Kostaldeko Geoparkeko Entitate Laguntzaileek bilera egin dute