2015-11-06
Gaur, azaroak 6, Sevillako Sierra Norte geoparkean batuko dira estatuko geoparke guztietako ordezkariak eta beste zenbait erakundetako ordezkariak, geoparkeek ondare geologikoa kontserbatzeko eta balioan jartzeko egiten duten lana ezagutzera emateko helburuarekin.
Euskal Kostaldeko Geoparkea presente egongo da "Geoparkeen Batzordeko II. Jardunaldi Irekia"-n, bertako gerente Leire Barriuso eta zuzendari zientifiko Asier Hilarioren bitartez. Hitzordua gaur da, azaroak 6, Sevillako Sierra Norte geoparkean, Constantina herrian.
Nabarmentzekoa da topaketa honetan Nickolas Zourosek parte hartuko duela, Munduko Geoparkeen Sareko presidentea.
Informazio gehiago eta estatuko geoparkeen gaineko informazioa eskuratzeko, sartu webgune honetara: www.geoparques.eu.