Euskal Kostaldeko Geoparkearen ordezkaritza Fiturren

2020-01-29

Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak Geoparkeentzat ekoturismoak ematen duen aukera nabarmendu zuen azokan Geoparkeak emandako ponentzian. 

Pasa den asteko Fiturreko azokan Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak “Geoparkeak, turismo iraunkorraren jomuga berritzaileak" izenburua duen ponentzia eskeini zuen Turespañaren standean. Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak Geoparkeentzat ekoturismoak ematen duen aukera nabarmendu zuen bere parte-hartzean.

Asier Hilario, Geoparkeko zuzendari zientifikoak, bestalde, Geoparkeen Europako eta Munduko Sarea aurkeztu zituen. Solasaldiak Geoparkeak ekoturismo helmuga jasangarrien adibide gisa aurkeztea izan zuen helburu eta Turespañak promozio aldetik ematen dituen aukerak balioan jarri ziren.

Gainera, "Ezagutu Espainiako Geoparkeak" argitalpen berriaren aurkezpena egin zen. Aldizkariak egun espainiar estatuan haien ondare geologiko eta kulturalarengatik UNESCO Geoparke izendatu diren hamabost Geoparkeen inguruko informazioa jasotzen du hauek ezagutzera emateko asmoz. Aldizkaria formatu digitalean eskuratu ahal da eta, horrez gain, urtean zehar egingo diren beste zenbait ekitalditan edo geoturismo ekimenetan ere banatuko da.


Fiturrek iraun duen egunetan, Geoparkeak natura-turismo eta geoturismo eskaintza zabalaren berri eman du Euskadiko standean eta joan den urtean bezala, Geoparkeen Europako Sarearen babespean standa elkarbanatu du UNESCOren Munduko Geoparkeekin.

Azokan, Leire Barriuso gerentea eta Asier Hilario zuzendari zientifikoa egon dira Euskal Kostaldeko Geoparkea ordezkatuz eta haiekin izan dira Deba, Mutriku eta Zumaiako alkateak eta bertako turismo bulegoetako arduradunak.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen ordezkaritza Fiturren