Euskal Kostaldeko Geoparkearen lau ibilbide, 2020ko ekoturismoko ihesaldien katalogoan

2020-07-09

Espainiako Ekoturismo Elkarteak ekoturismoko 2020ko ihesaldien katalogoa kaleratu du. Bertan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak lau ibilbide proposatzen ditu, bakoitza lauzpabost egunetan egiteko.

Espainiako Ekoturismo Elkarteak argitaratu berri duen 2020ko ekoturismoko ihesaldien katalogoko jomugetako bat da Euskal Kostaldeko Geoparkea. Katalogoa, Estatuko 16 naturgunetan kokatzen diren ekoturismoko 51 ihesaldik osatzen dute. Bidaiariak bertako natura, fauna, paisaia, kultura eta gastronomiaz gozatu ahal izango du.

Ihesaldien helburua da bidaiariak naturgune zoragarriak ezagutu eta inguru kontserbatuetan esperientzia ahaztezinak bizitzea, eta aldi berean, hauen kontserbatzioan laguntzea.

Katalogo honetan, 4 edo 5 eguneko bidaiak aurkezten dira, uztailetik abendura bitartean Estatuko naturgune ezberdinetan egiteko. Geoparkeak, zehazki, lau aukera proposatzen ditu: Uda itsasoaren ondoan, Itsasoak zeharkatzen, haranak ezagutzen, Lurraren Historia familian eta Flyscharen aztarnen gainean.

Aurten, inoiz baino gehiago, naturguneak bisitari askoren jomuga turistikoa izango dira, eta Euskal Kostaldeko Geoparkea hauek ezagutzeko aukera paregabea da.

Ezagutu berriro zure natura (Katalogoa gazteleraz)

Espainiako Ekoturismo Elkartea

Ekoturismoa, naturguneak modu arduratsuan ezagutzea helburu duen bidaiatzeko modu bat da, beti, ingurumen inpaktuak txikiagotuz. Natura zaintzeko konpromisoa duten enpresek eskaintzen dituzten esperientzien bitartez disfrutatu daiteke ekoturismoaz.

Euskal Kostaldeko Geoparkea da EAEko Ekoturismo Elkarteko kide bakarra eta Basquetour-ekin sinatutako hitzarmen bati esker, Geoparkearen parte diren 19 turismo entitate laguntzaileak Elkarteko kide izatera pasa dira baita ere.  

Espainiako Ekoturismo Elkarteak, natura eta landa ingurunerako horren garrantzitsua den produktu turistikoa sustatzeko urteak daramatza lanean, betiere gune babestuen kontserbazioari lehentasuna emanez. Gaur egun, 25 jomuga eta 450 enpresa baino gehiago biltzen ditu elkarteak eta, EkoturistaNaiz (gazteleraz, SoyEcoturista) markarekin, garapen jasangarriarekiko konpromisoa hartzen dute.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen lau ibilbide, 2020ko ekoturismoko ihesaldien katalogoan