2025-10-27
Bide honetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: tokiko komunitateei, erakundeei, bisitariei, ikertzaileei, irakasleei eta boluntarioei. Zuen konpromisoari esker, Geoparkea erreferente bihurtu da ingurumen-hezkuntzan, kontserbazioan eta geoturismo iraunkorrean. Etorkizunari ilusioz begiratzen diogu, mundura irekita dagoen lurralde bizi eta erresiliente baten alde elkarrekin lan eginez.
Gogora ekarri itzazu historia honetako unerik onenak eta partekatu zure oroitzapenak #Geoparkea15 traolarekin.
Zu Lurrarekiko lotura honen parte zara. Bisitatu, parte hartu, partekatu eta lagundu iezaguzu Euskal Kostaldeko UNESCO Munduko Geoparkearen balioak zabaltzen.
Lurraren ondarea.
Bizitzaren ondarea.