2025-03-03
Alazne Txurruka Debako Alkateak, Usue Vallejo ONCEren Euskadiko ordezkariak, Ana Davila ONCEren Eibarko ajentziako zuzendariak eta Leire Barriuso Geoparkeko gerenteak kupoiaren xehetasunak eman dituzte ezagutzera, gaur Deban egin den aurkezpenean.
"ONCEn gure gizarteko eta geografiako ekitaldi edo leku esanguratsu eta enblematikoenetako batzuk islatzen saiatzen gara gure kupoian", esan du Vallejok, eta azpimarratu du "gure erakundeak beti irekitzen ditu ateak balio erantsia dakarten erakundeekin lankidetza-lotura ugari ezarri ahal izateko, ez bakarrik gure gizartearen baitan egin dezaketen jardueragatik, baita pertsona itsuen kolektiboari egiten dioten ekarpenagatik ere; izan ere, pertsona itsuentzat erakargarritasun mota hori ere egokituta eta eskuragarri egotea eskatzen dugu".
Bestetik, Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusok zera adierazi du: “Eskerrak eman nahi dizkiogu ONCEri Euskal Kostaldeko Geoparkea eta, zehazkiago, Sakoneta, hain publiko zabalari erakusteko aukera emateagatik. Kupoia bezalako ekimenen bidez, gure lurraldeak duen ondare geologiko, natural eta kultural itzela sustatzen laguntzen digu"
Azkenik, Debako alkate Alazne Txurrukak esan duenez "oso pozgarria da ONCErena kupoian ateratzea, Geoparkea baloraean jartzeko eta jende askorengana iristeko aukera ematen digulako".
ONCEko ordezkari Ana Dávilak aukrezpenean azaldu duenez, Geoparkeari eskeinitako kupoiaren zozketa eguneroko kupoi bati dagokio, eta 500.000 euroko saria jarri du jokoan zenbakiari gehi serieari, eta 35.000 euroko 49 sari saritutako zenbakiaren bost zifrei. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifrentzat eta 450 azken laurentzat; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hirurentzat; eta gauza bera lehen eta azken bientzat (6 euro) eta saritutako zenbakiaren lehen edo azken zifrari 2 euro itzultzea.
ONCEren kupoiak erakundeko 20.000 saltzailek baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.